Eibar kultura ondarea historia  > Eibar, Izena eta Izana  > Juan San Martin herriko seme kutun  > Herriko seme kutun  > Regina Otaola (PP)




















Regina Otaola (PP)
  









































































































 

Eibartar moduan eta PPko Eibarko zinegotzi legez, harro gaude Juan San Martin zena Eibarko seme kutun izateko ekitaldian parte hartzeagatik eta horren alde egiteagatik.

Udalbatza honetan 80 urtez gorako bere bizi-ibilbide luze, zabal eta aberatsaren alderdi guztiak ari dira deskribatzen. Tornulari, kirolari, idazle, poeta, Ararteko... Guk ostera bere burua jantzi zuen gizon hura da gogora ekarri nahi duguna, eta horretarako, Felix Marañak idatzi izan dituen artikulu asko horietariko batean jasotako deskripzioa jasotzea da egokiena:

"Juan San Martin jakintzaren alorrera zuzendutako gizonaren erakusgarri dugu, eta jarrera berdina erakutsi zuen jakintasuna interpretatzerakoan, hedatzerakoan eta zabaltzerakoan. Beharrean eta ahaleginean eratu zuen bere izaera; eskuratu zuen kultura osoa adorez eta kemenez batu zuen, ez zuelako izan ez baliabiderik, ez erakunderik bere burua prestatzeko. Bere buruargitasunak eta bere sentsibilitateak eraman zuten ezagutzara, irakurriz, hausnartuz, existentzia azaltzen duren giltzak bilatuz."

Horixe izan da Gizona, atzo, gaur eta bihar, gure gizartearentzat, eta batik bat gure gazteentzat, funtsezkoak diren bertutek zituena: osotasuna, prestutasuna, lana, ahalegina, erantzukizuna, jakinmina eta ekimena. Hori ikusita, gure ustez garrantzia handikoa da, ez bakarrik hura zer izan zen esatea baizik eta hark zer erakutsi zigun adieraztea. Eredu eta erreferentzia izan dadin, batik bat gazteentzat. Gazteek euren hobetu nahia asetzeko iturri. Gidari etikoa eta morala.

Beraz, Juan San Martin ez da atzokoa bakarrik, Juan San Martinek ura etengabe daraman erreka bezalakoxea izan behar du, pizgarri den ura, jario etengabe horretan bizitza dena.

Bere hitzek ondo asko erakusten dute azaldutako guztia "zazpi zigilu ditut" poeman:

"Nire herritik mundura
inor eta ezer uka gabe,
gizatasunean noa adi zein arretaz,
hemen inor ez baita sobera,
naturan dena delarik bizi-bera."



Edukien gaineko eskubideak
Castellano Euskaraz