Eibar kultura ondarea historia  > Eibar, Izena eta Izana  > Juan San Martin herriko seme kutun  > Herriko seme kutun  > Iñigo Lamarca (Arartekoa)




















Iñigo Lamarca (Arartekoa)
  









































































































 

Juan San Martín, beste hainbat gauzaren artean, Euskadi Erkidegoko lehenengo arartekoa izan zen, eta, horrenbestez, ararteko gisa mintzatuko natzaizue gure Juan Eibarko seme kuttun izendatzen den egun honetan.

Nos dejó las cosas difíciles Juan a sus sucesores en el cargo de ararteko. El Parlamento vasco tuvo el enorme acierto de elegir a Juan San Martín en 1989 al frente del Ararteko, una institución que no tenía antecedentes históricos en el País Vasco y que resultaba un cuerpo extraño en un entramado institucional complejo. Podía haberse elegido a un político o a un magistrado, pero se eligió a un intelectual, un intelectual con unos valores éticos firmes, con unas virtudes humanas formidables y con un conocimiento profundo del país y de sus gentes. Y fue un auténtico acierto porque Juan transfirió al Ararteko buena parte de los elementos que conformaban su forma de ser y su manera de mirar y de entender el mundo, y con ello dotó a la institución de una autoridad moral muy elevada; mantenerla ha constituido para quienes le hemos sucedido en el puesto de ararteko un reto de grandes dimensiones; de ahí la dificultad de la que hablaba antes.

Ararteko erakundeari gorputza emateko lan talde bikaina osatu zuen Juanek, eta horietako gehienek Arartekoan jarraitzen dute, zorionez, erakundearen hasiera-hasierako ezaugarriei eutsiz, zintzotasunari, independentziari eta zehaztasunari eutsiz, alegia. Ezerezetik abian eta zutik jarri zuen San Martinek Arartekoa eta horren burmuina, bihotza, besoak, hankak etabarrak sortzeko profesionaltasunez eta ilusioz ondo hornituriko gizon-emakumeak ekarri zituen erakundera. Bera, berriz, Juan, Arartekoaren arima bilakatu zen, eta arima horri bere ezaugarriak eta dohainak txertatu zizkion. Azpimarragarrienak aipatzearren, honako hauek ekarriko nituzke gogora: prestutasuna, bihotz-zabaltasuna, apaltasuna eta jakinmina, batetik, eta, bestetik independentzia ustelkaitza, heterodoxia, humanismoa eta askatasunaren eta justiziaren aldeko zaletasun porrokatua.

Arartekoari arima horrela itxuratzea oso onuragarria izan zen erakundearentzat, esan bezala agintaritza moral oso handia eman baitzion, eta horrekin batera errespetagarritasun sendoa. Ondorioz, ondo merezitako txaloak eta une eztitsuak ezagutu zituen Juanek ararteko zelarik, baina momentu zatarrak eta mingotsak ere bai, bere eginbeharra zintzotasunez eta independentziaz betetzeagatik. Plazaratu gabe utzi zuen erabat osatugabeko lantxo bat: ?Arartekoaren gazi-gezak? du izena. Gustura asko ekingo nioke etorkizunean lan hori argitaratzeari, nire ekarpenak erantsiz.

Juan San Martín fue un excelente ararteko. Su modestia, el hecho de haber pilotado la institución en su periodo constituyente y la enorme distancia existente entre nuestro país y los nordeuropeos en lo que al papel institucional y social del ombusman se refiere dieron como resultado que no fuese muy conocido ni reconocido entre nosotros Juan San Martín en su faceta de ararteko. Pero fuera de nuestras fronteras me consta que fue muy apreciado y valorado, lo cual se puso de manifiesto en el homenaje que la institución del Ararteko le tributó el 2 de noviembre del año pasado al que acudieron emocionados colegas suyos de la época. Quiero significar, asimismo, el hecho de que fuese elegido el 3 de junio de 1994 presidente del Instituto Europeo del Ombudsman.

Zilegi bekit, bukatzeko, Juanen oroitgarri gisa bere heriotzaren inguruan idatzitako hitz batzuk ekartzea gaur hona:

?Juanen oroitzapenak birizik iraungo du, luzaroan. Are gehiago, esango nuke bere irudia handitu egingo dela denborarekin. Hori diot ez bakarrik maitagarria egin zitzaidalako Juan ezagutu nuen unetik, baizik eta Euskal Herriak etorkizun ona izate aldera beharrezkoak izango direlako Juan San Martin bezalako pertsonak, bera eredu izango duten gizon emakumeak. Bihotzean horrenbeste min sortarazten digun baina aldi berean hainbeste maite dugun herri honek zubigileak behar ditu, eta zeregin horretarako leinuetatik at, loturarik gabe, erabat libre bizi diren pentsalariak, printzipio etiko irmoak dituzten gizon-emakume eskuzabalak eta idealistak, besterenganatzeko gaitasuna eta borondatea duten euskaldunak behar-beharrezkoak izango ditugu. San Martin horrelakoxea zen. Izan zaitezela, beraz, Juan euskaldun ahalik eta gehienentzat eredu, bide onetik joango baikara orduan seguru?

Iñigo Lamarca Iturbe
Arartekoa
Eibarren, 2006ko azaroaren 17an

Iñigo Lamarca, hitzok irakurtzen




Edukien gaineko eskubideak
Castellano Euskaraz