Eibar kultura ondarea historia  > Eibar, Izena eta Izana  > Juan San Martin herriko seme kutun  > Herriko seme kutun  > Aitor Alberdi (EAJ-PNV)




















Aitor Alberdi (EAJ-PNV)
  









































































































 

Juan San Martin, euskaltzale militante, autodidakta eta eibarzalia

Juanito San Martinen euskaltzaletasuna aittatzerakuan derriorrezkua da oin dala berrogeita hamar urteko girua gogoratzia. Ze, orduko euskaltzaletasuna eta oingua ez dira bape bardiņak. Juanito ez zan euskaltzale soilla izan. Juanito euskaltzale militante, autodidakta eta eibarzalia izan zan.

Oin, euskaltzale izatiak ez daka koplarik, ixa iņor ez dago-ta, itxuraz behintzat, euskerian kontra. Gaurko gazterixiantzat normal xamarra da, bai, ikastolara joatia, euskerazko radixua entzutia, telebisiņua ikustia edo Su-ta-Gar-en musikia ipintzia. Dana erdi-automatikua da, ixa-ixa argixa ixotzia beziņ erreza. Baiņa, Juanitok euskeraz ahalegintzeko erabagixa hartu zebanian, ostera, euskeria dexente debekauta zeguan, iņok ez zeban euskerian defentsa sutsurik eitten, eta ez zeguan euskeraz bape eskolarik, radixorik, telebisiņorik, periodikurik edo diskorik. Ezerbez, gero. Gerra osteko diktaduria eta basamortua baiņo ez.

Gaur egun 2.000 liburu inguru kaleratzen dira urtero euskeraz. Juanitok 15 urte bete zittuanetik 35 urte kunplitu arteko hogei urte luzian, ostera, guztira 200 liburu baiņo ez ziran plazaratu. Gaur egun ixa hillero, orduan hogei urtian beste. Gehixenak Iparraldian eta Ameriketan argitaratutakuak eta, gaiņera, erdiak inguru edo, sermoiak, doktriņak eta elixa-liburuak. Danak lortu eta irakurriezkero be, ha zelako panoramiaĄ Esan biharrik be ez gero Juanito ez zala euskaltzaletu euskal merkatua ugarixa zalako, literatura ederra zalako edo produkziņua entretenigarrixa zalako, euskal militante amorratua izan zalako baiņo.

Baiņa, euskaltzale militantia ezezik, baitta autodidaktia be. Edozein ume-mokok goi-maillako ikasketak eitteko aukeria dakan sasoi honetan konturatzen ez garan arren, Juanito ez zan unibertsidadera juan, ez zeban euskal filologiarik ikasi, ez zeban euskerazko libururik etxian, eskolan, liburu-dendan edo udal-liburutegixan topau. Juanitok ikasi zeban guztia kostata ikasi zeban, bere kontura, maixu barik, liburu zaharrak basarriz basarri eta konbentuz konbentu billatzen, gerran hil ez ziran jakitun apurrak domeketan bisitatzen baiņo eta erbestera igesik juan zireneri makinatxo bat karta idazten.

Euskaltzale militantia eta autodidaktia izan zala esan dogu, bai. Eta, horrez gaiņera, baitta euskaltzale eibartarra be. Juanitok ez zeban Xuberoako basarri galdun batera juan biharrik sentidu benetako euskera jatorran zuztarrak billatzeko. Txistada baten jabetu zan bere herrixan bertan zekan berbetia beste iņunguan bestekua zala, bere jaixoterriko euskeriak ez zetsala beste iņunguari ez zorrik eta ez inbidixarik. Eta berak onduen ezautzen zeban euskeria zala, hain zuzen be, berak onduen batu, landu, aztertu eta indartu leikiana.

Seguru asko iņoiz ez da benetako euskaltzalia izatia konpromiso samurra izan. Bihar bada, oin be ez. Baiņa Juanito ez zan sekula atxekixa billa jardun, ezta beste iņok zer eingo begira zain egon be. Biharrari ekin zetsan, ?eiņ? egin zeban. Berak beria bete zeban. Ondo asko bete gaiņera. Eta gero gerokuak.



Edukien gaineko eskubideak
Castellano Euskaraz