Eibar kultura ondarea historia  > Eibar, Izena eta Izana  > Juan San Martin herriko seme kutun  > Herriko seme kutun




















Herriko seme kutun
  









































































































 

Eibarko udalaren deklarazioa, Juan San Martin herriko seme kutun izendatzearen aldekoa

Juan San Martin eibartarra idatzizko lan askoren egilea da, bere kultura-kezkaren adierazgarri, bere herriari eta euskarari dion maitasunaren erakusgarri. Sortzaile, poeta eta itzultzaile; euskal literaturaren eta bertsolaritzaren bultzaile handienetakoa dugu; aitzindari alfabetatze eta euskalduntze jardunean. Etnografiaren alorrean, euskal artearen inguruan, historiaren eta musikaren gainean eta beste hainbat eta hainbat esparrutan egin dituen lanak balio handiko lantzat hartu dira, derrigorrezko erreferentziatzat.

Juan San Martin izan da euskararen batasunak izan duen antzindarietako bat, baina deskuidoan ere ez zion horratio utzi bere jaioterriko hizkuntza maitatzeari: alderantziz, beste inork ez bezala ikusi zuen hizkuntza bateratuaren premia bere ama hizkuntzaren zumeak erabilita. Euskaltzaindiako kide 1957az geroztik, hainbat kargu bete ditu bertan; bere lana funtsezkotzat hartu izan dute filologoek, idazle gazteei ate berriak zabaldu zizkielako.

Juanitok ? jendeak Eibarren hala deitzen zion, maitasunez? lan itzala egin zuen Eibarko Klub Deportibuan: bertako lan batzorde askotako bultzatzaile, sortzaile eta eragile (batzorde artistiko kulturala, espeleologia saila, euskara eta esperanto klaseak..). Euskal mendizaleen eta eskalatzaileen aurrendaria.

Arartekoaren erakundearen zimentarriak ipini zituen; hiritarren nahiak eta ardurak eskura zituen lege-baliabideekin elkartu; gerora begirakoan norabidetzat balio izan duten txostenak egin. Bere lanaren erakusgarri eta Europako bere kargukideek zioten aprezioaren seinale, Ombusdmanaren Institutu Europearraren buru izendatu zuten.

Hori guztia, kontuan hartuta, bere jaioterriari zion maitasunagatik, bere meritu aipagarriengatik, Eibarko udalak Juan San Martin Ortiz de Zarate, Eibarko seme kutun izendatzen du.



Edukien gaineko eskubideak
Castellano Euskaraz