|
 |
|
Juanito bazkide esanguratsua izan da Eibarko Klub Deportiboan. Partaidetza zuzena izan zuen 40 ko hamarkadan hasi eta 60ko hamarkadaren lehen erdia bukatu bitartean.
Hasieran mendi batzordean laguntzaile moduan, baina oso gaztetatik eskalada eta goi-mendietako zereginetan murgildu zen. Berrogeitabian mendi batzordeko bokal izendatu zuten. Hasierako hamar-hamabi urtetan mendi eta eskaladarekin lotutako zereginetan ibili zen, baina hasiera hasieratik gustuko izan zuen aldizkarietan (Pirenaica,..) eta deportibo barneko dokumentuetan idaztea.
Ondoren haitzuloetan, ikerkuntzan... Aranzadi elkartearekin harremanetan sartu zen; hasieran eskaladako eta mendiko esperientziari esker. Eta 50eko hamarkadaren erditik aurrera, kultura arloan ere erabat murgildu zen. Hitzaldiak eskaini, eta pertsonai inportanteak deportibora ekartzeko bere laguntza eman zuen. 62 eta 63an elkarteko presidente izan zen.
Egindako lanak
Bere ardura eta zeregin nagusienak ondorengo hauek izan dira:
- Hamabost-hamasei urtekin mendi batzordeko kartelak egin eta laguntzen.
- 1942ko urtarrilaren 16an mendi batzordeko bokal izendatu zuten.
- 1943ko urtarrilaren 29an eskalada eta goi-mendietako batzordea sortu zen eta Juanito aitzindarietako bat izan zen.
- Bere ibilbideak eta esperientziak aldizkari ezberdinetan argitaratzen zituen; besteak beste Pirenaikan.
- 1949ko martxoaren 15an Mendi batzordeko presidente izendatu zuten eta Miguel Etxeberriarekin batera Eskalada eta goi-mendietako delegatu.
- 1950eko apirilaren 4an Eskalada eta goi-mendietako delegatu.
- 1951ko otsailaren 16an liburutegiko arduradun.
- 1952ko urtarrilaren 29an Liburutegiko arduradun eta eskalada eta goi-mendietako delegatu Juan Mª Larrearekin batera.
- 50eko hamarkada honetan Aranzadik eskatutako, eskaladan jasotako teknikari esker, espeleologian ere murgildu zen. Aranzadi eta klubaren artean kolaborazioa eta harremana handia izan zen.
- 1957ko apirilaren 6an Juanitok proposatuta Artístico Cultural batzordea sortu zen.
- 1957ko maiatzaren 4an. Fernando Zuloaga (medikua) Artístico Kulturaleko presidente zala; kulturaren barneko natur zientzia azpi-batzordeko arduraduna izan zen.
- 1959an natur zientzietaz gain, kultur batzordeko idazkaritza eta propaganda arloaz arduratzen zen. Propaganda arloa deportiboko buletinarekin lotuta zegoen. Garai hartako aldizkariak, elkartetik kanpoko jende askok goraipatu zituen, argitaratzen ziren lanen kalitatea zela eta.
- 1960ko urtarrilaren 22an Artístico Cultural batzordeko presidente izendatu zuten.
- 1958 eta 1963 bitartean euskararekin lotutako zeregin asko bultzatu zituen. Euskaren kongresua, euskara irakasteko klaseak,....
- 1962- 1963an Eibarko Klub Deportiboko presidente nombratu zuten.
- 1964an Kezka aldizkariaren sorreran aholkulari lana bete zuen Jose Careagarekin batera.
- Urte guzti hauetan eta ondorengoetan ere makina bat hitzaldi eta kolaborazio egin du Eibarko Klub Deportiboan eta bertako aldizkarian.
Iñaki Osoro, txostengilea,
Eibarko Club Deportiboa
ERANSKINAK
Klub Deportiboaren akta-zatiak bere horretan kopiatuta, Juanito San Martinen lana, neurri batean, islatzen dutenak
- - Acta número 472 de 16 de enero de 1942 (nombramiento como vocal de la Comisión alpina del Club Deportivo)
- - Acta número 668 del 16 de febrero de 1951 (nombramiento de bibliotecario del Club a favor de Juan San Martin)
- - Acta número 760 de cinco de abril de 1957 en el que Juan San Martin presenta el proyecto para la creación de una comisión "Artístico-Cultural"
- - Acta número 761 de 3 de mayo de 1957 por la que se da a conocer la composición de la Junta Directiva de la Comisión Artístico-Cultural, en la que figura Juan San Martin como responsable de "Ciencias Naturales"
- - Acta número 781 de 5 de diciembre de 1958 en el que se nombra una Comisión para el estudio de la adquisición de la biblioteca del Casino Amistad. Juan San Martin es nombrado asesor de la misma.
- - Acta número 783 de 27 de enero de 1959, en la que Juan San Martin es nombrado secretario de la Comisión Artístico-Cultural, y responsable de las secciones de Propaganda y Ciencias Naturales.
- - Acta con número 187 (parte superior derecha, sin fecha, faltan las hojas anteriores) en que Juan San Martin, como miembro organizador en Eibar del Congreso de Euzkera, ofrece al Club la organización del citado Congreso.
- - Acta número 795, de 8 de enero de 1960, en la que Juan San Martin da cuenta de un ofrecimiento para dar una conferencia sobre la "técnica en fotografía subterránea". En la misma acta, se da cuenta del homenaje al sr. Zamenhof y el agradecimiento de la Federación Española Esperantista por dicho evento.
- - Acta número 796 de 22 de enero de 1960, en la que Juan San Martin es nombrado Presidente de la Comisión Artistico Cultural
- - Acta número 797, 5 de febrero 1960, en la que el Sr. San Martin se encarga de realizar las oportunas gestiones para hallar otro local para dar clases de vascuence dada la gran afluencia de socios a las mismas.
- - Acta número 809, de 25 de enero de 1961, en la que nombra presidente de la Comisión "Arte y Cultura" a Juan San Martin
- - Acta número 824, de 19 de enero de 1962 en la que Juan San Martin es nombrado Presidente del Club Deportivo de Eibar
- Parte de acta (no constan las primeras páginas, borde superior derecho numerado: 58) en la que constan los motivos que expuso Juan San Martin para crear un Grupo de Espeleología en el Club.
|
 |