|
 |
|
Juan San Martin. Elkarrizketa
Euskadi Irratiak 1998. urtean Juan San Martini egindako elkarrizketatik aukeratutako pasarte batzuk dituzu hemen entzungai. Grabazio hauek Eibarko Udal Artxiboak kudeatzen duen Ahozko Bildumaren zati dira, eta AB-083 eta AB-084 kodea dute aipaturiko artxiboan.
Data: 1998
Elkarrizketatzailea: Pello Zabaleta (Euskadi Irratia)
- Toribio Etxebarria eta kooperatibismoa
Toribio Etxebarria, Eibarko sozialismoaren lider intelektuala. Kooperatiba industrialen sorrera: Danok-bat; Alfa; e.a. Armagintzatik josteko makinara. Iraupena: 1:35 (575 Kb)
- Giro politiko-intelektuala Eibarren
Giro politikoa Batzokian eta Casa del Puebloan. Liburutegiak; tertuliak. Juan San Martinek gerra osteko tertuliak ezagutu zituen. Santi Arizmendiarrieta eibartar jatorra. Fernando Zuloaga mediku eta intelektuala. Iraupena: 5:14 (1,8 Mb)
Eskertza: Eibarko Udaleko Ego Ibarra Batzordeak eskerrak eman nahi dizkie EITBko Julian Beloki eta Odile Kruzetari elkarrizketaren pasarte batzuk webgunean txertatzeko baimena emateagatik.
|
 |