Iñigo Lamarca Iturbe, Arartekoa
Juan San Martín Euskal Autonomia Erkidegoko lehenengo Ararteko izateko aukeratu zen 1989. urtean eta Euskal Herriko erakundeen egituran erakunde berri bat abiarazi zuen.
"Ararteko" erakundea sortu eta arautu zuen legea 1985 eko otsailaren 27an onetsi zen, baina lau urte baino gehiago behar izan zuren kargu hori beteko zuen pertsona egokia aurkitzeko; izan ere, kargua hautatzeko beharrezkoa zen 3/5 gehiengoa lortzeko Legebiltzarreko taldeek akordioak egin behar izan zituzten eta, horrela, azkenean Juan San Martin aukeratu zen. Berau, 1989ko martxoaren 8an jabetu zen karguaz.
Abian jartzeko behar zutuen giza baliabideez eta bakiabide materialez hornitu zuen erakundea, eta Ararteko bezalako erakundearen oinarriak ezarri zituen. Hasierako lan garrantzitsu horri esker dago egun erakundea fundatuta, hain zuzen ere.
Juan San Martin Arartekoa izan zen denboraldian zehar ( 1989ko martxotik-1995eko martxoaren 10era) herritarrek ia 5.000 kexa aurkeztu zituzten Arartekoan. Kexa horiek gai ezberdinak ukitzen zituzten, hala nola: osasuna, hezkuntza, ingurumena, hirigintza eta etxebizitza, gizarte ongizatea, funtzio publikoa, kultura, herri lanak eta zerbitzuak... Gainera, azaldu ziren arazo gehienei konponbidea eman zitzaien.
Eusko Legebiltzarrean aparteko txostenak aurkeztu zituen, gizatean laguntza gehien behar duten taldeei buruzkoak eurak:
- Ziegak. Udalen eta Ertzaintzaren atxilotze-zentroak.
- Psikiatrikoak. Gaixo mentalen egoera ospitale psikiatrikoetan.
- Euskal Autonomia Erkidegoko hirugarren adinekoentzako egoitzak.
- Euskal Autonomia Erkidegoan hirugarren adinekoei egoitzetatik kanpo emandako laguntza.
Giza eskubideekiko errespetua bultzatzen lagundu zuen, giza eskubideen gaineko beken deialdia eginez eta "Aita Frantzisko Vitoriakoa" izeneko giza eskubideen gaineko argitalpen-bilduma abiaraziz.
Ombudsman delakoari buruzko bilera eta hitzaldietan parte hartu zuen, bai nazioan eta bai nazioartean ere.
1994ko ekainaren 3an, Europako Ombudsman Erakundearen urteko batzarrean bertako buru izendatu zuten, eta kargu horrekin jarraitu zuen Ararteko mandatua amaitua arte
ARARTEKOA
Iñigo Lamarca Iturbe
|