Goi-argi. Hoja de la congregación mariana
Emakumeei zuzendutako Goi-Argi edo "Hoja de la Congregación Mariana" delakoa Eibarren kaleratu zen 1950eko abuztutik aurrera Eguren inprentan; erredakzio-taldea parrokian zegoen eta emakumeak zituen ardatz nagusi. Webgune honetan kontsultagai ipini ditugun aleak 1952ko iraileko 26. aletik 1963ko abenduko 162. alera bitartekoak dira, 136 ale guztira.
Artikulu edo idazti gehienak erlijioaren ikuspegitik daude idatzita nahiz eta gai asko jorratu: JOC (Juventud Obrera Católica) erakundeari buruzkoak, nazioarteko gaiak, zine-kritika, gai arinak... denak estilo zuzenean egindakoak.
Artikulu gehientsuenak firmatzeke daude; ostera beste leku batzuetatik jasotako artikuluak edo itxura batean behintzat propio aldizkarirako egindakoak firmatuta agertzen zaizkigu (Alejandro Ortega, Javier Maria Echenique, Enciso, José Maria Llanos, Joaquín Ruiz Jimenez...). Bitxia bada ere, ez da azaltzen emakume izenik idazleen artean. Atera zen ale bakoitzean aurkituko dugu euskaraz egindako artikuluren bat.
Goi-argi aldizkaria PDF formatuan:
|