Eibar kultura ondarea historia  > Eibar, Izena eta Izana  > Idazleen datubasea






























Eibartar idazleen datubasea
   

Hemen egin dezakezu bilaketa:

Titulua
Autorea      
  • Datu-basea: Eibarko idazleek idatzitakoak; Eibarri buruz idatzitakoak.

  • Aztertutako urteak: 1829-1975

  • Lanaren egoera: oraindik amaitu barik, 1975etik aurrera (1975-1996) ondo osatzeke.

Lorea Elduaien eibartar historialariak 1989. urtean landu eta egiten hasi zen datu-base honetan Eibarko idazleek eta Eibarri buruz idatzi dutenek han-hemenka hainbat aldizkaritan argitara eman dituzten lanak daude, batik bat, artikuluak. XIX mendean aurkituko dugun fitxarik zaharrena Eugenio Llagunorena dugu, 1829koa; hurrengoa, 1854koa, J.A. Mogelek "Memorial Histórico Español"en argitaratu zuen "Cartas y disertaciones". Asko dira bertan agertzen diren izenak, batzuk akaso ahaztuxeak (Iturrioz, Jose Guisasola, Urroz, Gabriel Manterola, Jon Beiztegi, Josu Arkotxa, ...) eta beste batzuk ezagunak (Romualdo Galdos, Toribio Etxebarria, Juan San Martin, L.A. Aranbarri "Amatiño", Serafin Basauri, Imanol Laspiur, Jose Ramon Etxebarria, Pedro Zelaia...)

Jorratutako aldizkarien artean, batzuk aipatzeagatik, ondoko hauek ditugu: Euskal Esnalea, Eusko Deya, Karmel, La Esfera, Euskal Erria, Anaitasuna, Zeruko Argia, Eusko Folklore, Olerti, Egan, Deia, Hoja de Lunes, Eusko Gogoa, Eibar...



Edukien gaineko eskubideak
Castellano Euskaraz