Eibar kultura ondarea historia  > Eibar, Izena eta Izana  > Kultura eta Natura Ondarea  > Kultura eta Natura Ondarea  > ib2002.jpg






Aurrekoa   Hurrengoa 2.- Abontza erreka eta ingurua

Herri erditik hurrean, leku eta ingurune natural polita aurkituko dugu Arrajola inguruan. Etxaburuan Eibarko harizti bakarretakoa, txiki baina erakargarria, eta haritzekin batera, arteak, pagoak, gereiziak eta makalak ere aurkituko ditugu, hegaztien gozamenerako. Arrajola azpiko errekazuloan, berriz, urritzak, lizarrak eta haltzak ugari, bazter umelagoak nahi dituzten txori eta fristien gordeleku. Eibarren leku gutxitan aurkituko dugun aberastasuna eskainiko digu Arrajolak. Urkotik datorren erreka ere, herriko garbienetakoa da, ez du-eta inongo zikinik batzen. Horrelakoak izango ziren, jakina, orain gutxira arte, beste erreka guztiak, gure nagusiek karramarroak eta amorrainak, zarboezkailluak eta igarabak ezagutu zituzten bazterrak. Hegaztiak ikusteko ere inguru egokia da, hainbat ingurunetako espezieak aurkituko ditugulako Arrajolatik Urkorako tartean: basoetakoak (txinboak, birigarroak, kaskabeltzak...), zelai-ortuetakoak (tuntunak, txirriskilak, gailupak...), eta beste leku batzuetan gutxiago ikusten diren bereziagoak (zapelaitzak, okilak...). Narrastien artean, sugeak, ziraunak, sugandilak eta muskerrak ikusiko ditugu; eta anfibioen artean, igel, txantxiku eta uhandreak.



Argazkia: txantxangorria (Erithacus rubecula), (Asier Sarasua).

Edukien gaineko eskubideak
Castellano Euskaraz