Eibar kultura ondarea historia  > Eibar, Izena eta Izana  > Kultura eta Natura Ondarea  > Bailara edo baserri-auzoak  > Mandiola Auzoa






Mandiola
 





Maala






Mandiola Azpikoa






San Salbador






Mandiola Balle






Santa Kurutz






Arrate






MANDIOLA BAILLARIA

Baillara zabala dogu Mandiola, Elorreta aldetik hasi eta Azpiri basarrira arte zabaltzen dana. Gorosta baillariakin topo egitten dau sartaldian, baiña ez dau ordia bat egitten; ondo bereiztuta dare auzo bixak. Santa Kurutz ermittatik Matsarira jaisten dan bide zaharra da mugia. Akondiatik behera, Naiorbe basarri bixen artetik eta Urkuzei basarrixan ondotik pasatzen dan bide zaharra edo andabidia da bi ballaren mugen testigu. Bestekaldetik barriz, Bizkaia eta Gipuzkoako mugak bereizten dau Mandiola Ermutik. Mandiola zabala dala aittatu dogu, eta izan bihar, bertan daren 29 basarrixak bere barnian jasotzeko. Hogetabederatzi gaur egun darenak, bere sasoian beste 16 be tente egon ziralako auzuan. Eskolak, oiñ dala gitxi egindako etxe barrixak eta ermittak be badake beran lekutxua Mandiola Ballian.

Basarri eta pertsona ezagunak emon izan dittu baillara honek. Eibarren eta Eibartik kanpo izen haundikua izan zan Bittor Sarasketa Mandiolako Azpiri basarrixan bizi izan zan eta Gisasola, Itturrao edo Pagei basarrixetako dozenaka seme Eibarko alkate, abade, izkribau eta errejidore izan da. Baiña auzo honetan jaixo edo bizi izandako izen bi aittatzekotan, Indalezio Sarasketa “Eibarko Txikito” eta Migel Gallastegi dira danori gogora etor tzen jakuzenak. Azpi rikua lehelena eta Asoliartzakua bigarrena, pelota munduak euki dittuan izenik haundixenetakuak izan dira. Euskal Herriko beste zer txokok esan leike bardiña?



Itturrua, Mandiola eta Gisasola basarrixen ingurua, Ixua azpittik. 2000.
(Asier Sarasua).


Santa Kurutz eskoliak be badaka beran garrantzixa Mandiolan eta inguruko baillaretan. Izen bereko ermittian azpikaldian zeguan eskolia eta bertara juaten ziran Mandiolako eta baitta Gorostako neska-mutil gehixenak ikasi biharrekuak ikastera. Aspaldittik itxitta, gerra aurretik egindako eskola honen aztarna gitxi batzuk besterik ez dira gelditzen gaur egun.

Santa Kurutz ingurua, puntu estratejikua izan zan gerra garaixan. Gorrixen frente bat bertan zeguan, beste bat barriz, Akondia gañekaldian. Baiña ez dira gerra kontuak bakarrik Mandiola ballarak gordetzen dittuanak, erromerixak be egitten ziran. Ixuan egitten ziranak oso ezagunak ziran Eibarren eta beste baillaretatik eta herrittik be igotzen zan jendia jai giruak deittuta. Gerora Usartzan be hasi ziran erromerixak egitten.


Mandiolako basarrixak

  • MAbanzabalegi.jpg (71 Kb)

  • MAritxulueta.jpg (87 Kb)

  • MGisasola.jpg (60 Kb)

  • MItturrua.jpg (58 Kb)

  • Zozola (69 Kb)

  • MAbauntzaga.jpg (45 Kb)

  • MAizpiri.jpg (33 Kb)

  • MAkondia.jpg (32 Kb)

  • MAmezabalegiBehekoa.jpg (43 Kb)

  • MAmezabalegiGoikoa.jpg (25 Kb)

  • MArlabanBehekoa.jpg (64 Kb)

  • MArlabanGoikoa.jpg (49 Kb)

  • MArrajola.jpg (33 Kb)

  • MAsolaBerri.jpg (36 Kb)

  • MAsolaGainekoa.jpg (55 Kb)

  • MAsolaIgartza.jpg (36 Kb)

  • MIbargain.jpg (45 Kb)

  • MIturraoAbeletxe.jpg (33 Kb)

  • MIxua.jpg (45 Kb)

  • MMendiolaAzpikoa.jpg (30 Kb)

  • MMendiolaGainekoa.jpg (51 Kb)

  • MMilafloresBehekoa.jpg (36 Kb)

  • MMilafloresGoikoa.jpg (27 Kb)

  • MNagiorbeBehekoa.jpg (31 Kb)

  • MPagaegi.jpg (27 Kb)

  • MPagaegiAbeletxe.jpg (42 Kb)

  • MPagaegiKorta.jpg (43 Kb)

  • MPitxargaingoa.jpg (33 Kb)

  • MUrkizuegiBehekua.jpg (35 Kb)



  • Edukien gaineko eskubideak
    Castellano Euskaraz