Eibar kultura ondarea historia  > Eibar, Izena eta Izana  > Bailara edo baserri-auzoak  > Mandiola Auzoa  > MZozola.jpg






Aurrekoa   Zozola

Zuazola izenarekin ere ezagutu izan da. Zozola izenarekin 1601 urtean agertzen zaigu lehenengoz baserria. 1747. urtean, Domingo de Gisasola bizi zen bertan; 1641ean Maria de Zuazola zen ospitaleko ermitako serora. Ikerlari batzuen ustez Sienako Santa Katalina den, eta bertakoek diotenez Santa Barbara den santuaren irudia dute etxeko sarreran. Etxea oinaztarriak jota hiru bider erre zela-eta ipini ei zuten irudia, etxea zain zezan. Harrezkero ez da berriro erre. Azken urte hauetan baserria goitik behera eraberritu eta nekazalturismorako egokitu da. Informazio gehiago "Zozola baserriaren webgunean":http://www.sosola.com edo "Debabarrena Turismo webgunea":http://www.debabarrenaturismo.com
Edukien gaineko eskubideak
Castellano Euskaraz