Eibar kultura ondarea historia  > Eibar, Izena eta Izana  > Bailara edo baserri-auzoak  > Otaola-Kinarraga Auzoa  > KEgiguren.jpg






Aurrekoa   Hurrengoa KEgiguren.jpg

Basarrixa 1584ko agirixetan agertzen da lehelengoz, baiņa urte batzuk lehenago, 1569. urtian, Maria de Egiguren agertzen jaku Santa Ineseko serora moduan.
Torria be bazekan basarrixak baiņa azkenengo uholdiekin jausi egiņ zan. Hiru pisukua zan eta barrukaldia egurrezkua zekan. Eibarren zeguazen 18 dorretxietako bat zan berau.
Dorretxiak garrantzi haundixa zeken Santiagorako bidian zetozen erromesentzat. Eibarrera heltzen ziranian, herri sarreran daguazen hiru dorretxietako batera (Sagartegieta, Egiguren edo Unzuetara) sartzen ziran jan, garbittu eta atseden hartzera. Bertatik Arratera igo eta handik Markiņa eta Ziortza aldera juaten ziran.
Eibarko musikari ohien gaiņian dakagun aittamen gitxixetako bat Egigurentar batena da. Andres Egiguren parrokixako organujolia izan zan 1666-67. urtietan.

EGIGUREN ABELETXE / Eguren Abeletxe

Jatorriz Egiguren basarrixan abeletxia zan, baiņa azken gizaldiotan errenteruak sartu eta basarri moduan erabili izan da.
Basarrixan bizi izandako azkenengo bizilagunak Mari Tere Agirrebeņa eta Jose Luis Agirrebeņa izan ziran. 1968. urtetik hutsik dago eta piņua dago sartuta inguruetan.




Edukien gaineko eskubideak
Castellano Euskaraz