Eibar kultura ondarea historia  > Eibar, Izena eta Izana  > Bailara edo baserri-auzoak  > Gorosta Auzoa  > GAzaldegi.jpg






Aurrekoa   Hurrengoa GAzaldegi.jpg

Azaldegi abizena, Martin de Azaldegi, 1500. urtean agertzen da lehenengoz Eibarren. 1651. urtean, ere Azaldegi abizena agertzen da: Francisco de Azaldegi zen sasoi horretan San Lorentzo ermitako zaintzailea. Baserriaren lehenengo aipamena berriagoa da, 1747koa, eta Azaldegi biak (Gainekoa eta Azpikoa) bereizten dituen lehenengo aipamena, 1857koa.
Agirre eta Azaldegi baserriak bata bestearen aldamenean daudenez, izen biak batzerakoan sortu zen gaur egun Eibarren hain ezaguna de Agirreazaldegi abizena. Bertako seme Eduardo Jaio Bergara trikitilari ezaguna izan da. Baserria 1988 inguruan berriztu zuten.
Edukien gaineko eskubideak
Castellano Euskaraz