Eibar kultura ondarea historia  > Eibar, Izena eta Izana  > Bailara edo baserri-auzoak  > Gorosta Auzoa






Gorosta
 





Maala






Mandiola Azpikoa






San Salbador






Mandiola Balle






Santa Kurutz






Arrate






GOROSTA BAILLARIA

Sasoi baten, Mandiola eta Gorosta baillarak, auzo bakarra osatzen zeben Akondia izenpian. Aspaldi honetan, ostera, zati bittan banatu da eta Gorosta Ballia izen bereko errekian arruan daguazen lur eta basarrixek eta Akondia eta Garagoitxi gaiñek osatzen dabe. Salbuespena Mugitza aldeko basarrixak dira, Gorosta arruan egon arren Arrate Balleko parte dira-ta. Guztira 348,030 hektarea dakaz; Eibarko bost auzuen artian txikiña da (Otaola Ballian erdixa). Hala eta guztiz be, basarri kopurua ez da makala eta gizaldixetan zihar 41 basarri ezagutu izan dittu auzuak. Eta ez edozelakuak gaiñera, basarrixetako batzuk sekulako garrantzixa eta eragiña euki dabe-eta gure herrixan gorabeheretan. Ezkaregi, Altzua edo Zezeil basarrixek hamaikatxo idazkari, abade, erregidore eta alkate laga dittue Eibarko historixan. Dana dala zenbaki horrek ederto egin dau behera azken urtiotan eta gaur egun 23 besterik ez dira baillara honetan geratzen diran basarrixak. Beste 6 etxe edo txabola bihurtu dira (Azitain, Gorosta Abeletxe, Akartegieta...) eta 12 jausitta dare edo betirako desagertu dira (Bizkartegi, Altzua, Ametzaga, Maala, Txarakua...).

Eibarko gaiñontzeko auzuetan letxe, Gorostan be mende honen erdikaldera arte garixa eta artua izan dira gehixen landu diran gaixak. 1812ko basarri zerrendan argi eta garbi agertzen danez, barazkixetaz gaiñera (lekak, babak, patatak...) artua eta garixa basarri guztietan landatzen zan. Urte horretan, gaur egun hutsik daguazen basarri bi, Akartegieta eta Altzua, izan ziran anega gehixen batu zittuenak: 60 anega gari eta arto lehelenak eta 70 bigarrenak. Zelako penia emoten daben gaur egun basarrixok erdi jausitta ikustiak!



Gorosta, Nebera eta Altzaga basarri inguruak, Santa Kurutzetik ikusitta. 2000. (Asier Sarasua).

Urtiak juan eta urtiak etorri, baratz eta soluen itxuria goittik behera aldatu da eta gaur egun ezin da gari alerik topatu Eibarko basarrixetan eta artua be gero eta gitxiago. Piñua da errege barrixa eta Gorostan be ez da falta. Hainbeste urte eta gizaldittan zihar auzuan bihotza izan zan Ezkaregi Errotia be aspaldittik dau sasi artian ezkutatuta. Dana dala, Gorosta Ballian basarri gehixenak martxan daguazenez, ganaua eta zelaixak be oindiokan ugarixak dira eta harizti, altzadi eta pagadi txiki batzuk be topatuko doguz ondo begiratu ezkero. Orbe eta Biriñaotik gora egin eta leku aparta da Gorosta arratsaldia pasatzeko.


Gorostako basarrixak

  • GAltzubarren.jpg (59 Kb)

  • GAzaldegi.jpg (56 Kb)

  • GElus.jpg (71 Kb)

  • GEzkaregi.jpg (69 Kb)

  • GGorosta.jpg (74 Kb)

  • GNebera.jpg (87 Kb)

  • GAgirreAzpikoa.jpg (30 Kb)

  • GAgirreGainekoa.jpg (39 Kb)

  • GAltzaga.jpg (31 Kb)

  • GAzaldegiGainekoa.jpg (41 Kb)

  • GAzitain.jpg (33 Kb)

  • GAzitainTxoperena.jpg (0 Kb)

  • GBerretxinagaBehekoa.jpg (49 Kb)

  • GBerretxinagaGoikoa.jpg (39 Kb)

  • GBirinao.jpg (36 Kb)

  • GEtxeTxiki.jpg (36 Kb)

  • GEzkaregiErrota.jpg (40 Kb)

  • GGorostietaAbeletxe.jpg (26 Kb)

  • GGorostietaAzpikoa.jpg (24 Kb)

  • GGorostietaBena.jpg (27 Kb)

  • GItsaso.jpg (50 Kb)

  • GMarapilaga.jpg (44 Kb)

  • GNaiorbe.jpg (34 Kb)

  • GOrbea.jpg (21 Kb)

  • GSagarbieta.jpg (43 Kb)

  • GTxabolaPagola.jpg (29 Kb)

  • GZezeilBehekoa.jpg (40 Kb)

  • GZezeilGoikoa.jpg (40 Kb)

  • GAkartegieta.jpg (45 Kb)

  • GAdarratza.jpg (0 Kb)



  • Edukien gaineko eskubideak
    Castellano Euskaraz