Eibar kultura ondarea historia  > Eibar, Izena eta Izana  > Bailara edo baserri-auzoak  > Baserri_Galeria  > KEgiguren.jpg






Aurrekoa   Hurrengoa KEgiguren.jpg

Basarrixa 1584ko agirixetan agertzen da lehelengoz, baiña urte batzuk lehenago, 1569. urtian, M aria de Egiguren agertzen jaku Santa Ineseko serora moduan.
Torria be bazekan basarrixak baiña azkenengo uholdiekin jausi egiñ zan. Hiru pisukua zan eta barrukaldia egurrezkua zekan. Eibarren zeguazen 18 dorretxietako bat zan berau.
Dorretxiak garrantzi haundixa zeken Santiagorako bidian zetozen erromesentzat. Eibarrera heltzen ziranian, herri sarreran daguazen hiru dorretxietako batera (Sagartegieta, Egiguren edo Unzuetara) sartzen ziran jan, garbittu eta atseden hartzera. Bertatik Arratera igo eta handik Markiña eta Ziortza aldera juaten ziran.
Eibarko musikari ohien gaiñian dakagun aittamen gitxixetako bat Egigurentar batena da. Andres Egiguren parrokixako organujolia izan zan 1666-67. urtietan.
Edukien gaineko eskubideak
Castellano Euskaraz