Eibar kultura ondarea historia  > Eibar, Izena eta Izana  > Bailara edo baserri-auzoak  > Arrate Auzoa  > ASagartegieta.jpg






Aurrekoa   Hurrengoa ASagartegieta.jpg

Gaur egungo etxia 1655ekua da, nahiz eta XVIII. gizaldixan barriztuta egon. Ate gaiņian hala diņo: "Vinculada en 13 de maio de 1655 y corroborada en 23 de maio de 1765" . Eibarren zeguazen 18 Oiņetxietako bat da.
Sagartegietatarrak 1513. urtian lortu zeben, odol garbixa zekela ziurtatzen zeban hidalgixa titulua. XVIII. gizaldira arte eurak bizi izan ziran jauregixan. Sagartegieta abizendun azkena Maria de Sagartegieta izan zan. XVIII. gizaldi erdikaldian Mendaroko Sustaetatar batekin ezkondu zan eta geroztik Sustaeta eta Sagartegieta izenak batera juan dira. 1783. urtian Bentura Sustaeta zan ugazaba eta beran ondorengua da gaur egun Maltzagako txaletian bizi dan Jesusa Sustaeta.
Dirudienez, jatorriz basarrixa zan eta gaiņian jaso zan jauregixa. Jauregixa izan zan 300 urtetan zihar eta juan zan gizaldi erdikaldetik aurrera berriz basarri moduan erabili izan da. Karlistaden ostian, Sagartegieta-Sustaetatarrak Maltzagako bentara juan ziran bizi izatera eta Sagartegieta errentan ipini zeben. Bertoko azken erreneteruak Bitor Kortaberria eta Eugenia Unzueta izan ziran, gizaldi honen erdikaldian.
Eibarko basarrixen artian seguru asko balio historiko-artistiko haundiņa dakana izango da. Estilo barroko eta neoklasikoak dittu eta ate gaiņian "Soy Sagartegieta" diņuan armarrixa daka.
Tente dago, baiņa aspaldittik hutsik daguanez, nahiko egoera txarrian.
Edukien gaineko eskubideak
Castellano Euskaraz