Eibar kultura ondarea historia  > Eibar, Izena eta Izana  > Bailara edo baserri-auzoak


















Bailara edo baserri-auzoak
  





Maala






Mandiola Azpikoa






San Salbador






Mandiola Balle






Santa Kurutz






Arrate





 

ARRATE

Non dagoen: Eltzartzaga errekatik Saturixo errekarainoko lurrak, Arrateren babesean.
Lur-eremua: 373,635 hektarea.
Errekak: Eltzartzaga, Zubiaga, Argiano eta Saturixo.
Mendiak: Arrate gaina.
Eduki dituen baserriak: 37.
Gaur egun dituenak: 28.
Desagertutako batzuk: Maltzaga, Pagua, Mugitza, Partxua, Zesterokua...
Ermitak: Arrateko Basilika, Maltzagako Arrate eta San Rafael, San Martin.
Errotak: Apalategi eta Barrenetxe.
Bestelakoak: urteetan zehar auzoa edo auzoaren zati bat Arexita eta Arizmendi izenegaz ere ezagutu izan da.


AGINAGA (Agiña)

Non dagoen: Urko mendiaren iparraldean, Markina Etxebarri eta Mailabiarekin egiten du muga.
Lur-eremua: 419,023 hektarea.
Errekak: Urko-erreka, Arando, Aginaga, Altzerreka.
Mendiak: Urko.
Eduki dituen baserriak: 27.
Gaur egun dituenak: 21.
Jausitako batzuk: Agiña Azpikua, Albizuri, Amurutegi...
Ermitak: Aginagako San Migel Parrokia, San Roman baseliza eta San Ildefonso Santutxua.
Errotak: Zubitza (edo Zubierrota) eta Errotatxo (edo Agiñaga-Errota).
Bestelakoak: Aginagako Oregizar baserria Bizkaiko muga gainean dago. Baserri erdia Gipuzkoa da eta beste erdia Bizkaia.


GOROSTA

Non dagoen: Gorosta errekaren inguruko lurrek osatzen dute auzo hau, Usartza eta Arrate bitartean.
Lur-eremua: 348,030 hektarea (Eibarko auzorik txikiena).
Errekak: Gorosta, Altzu, Txingotei, Txarakua, eta Asua.
Mendiak: Garagoitxi, Akondia eta Aizketa.
Eduki dituen baserriak: 41.
Gaur egun dituenak: 29.
Desagertutako batzuk: Altzu, Bizkartegi, Txarakua, Ametzaga eta Maala.
Ermitak: Maala.
Errotak: Ezkaregi errota eta Azitainzar errota.
Bestelakoak: Sasoi batean, Mandiola Ballek eta Gorosta Ballek auzo bakarra osatzen zuten: Akondia Auzoa edo kofradia.


MANDIOLA

Non dagoen: Santa Kurutz eta Ermua bitarteko auzoa.
Lur-eremua: 460,887 hektarea.
Errekak: Matsaria, Pagei, Ardantza, Amaña eta Zozola.
Mendiak: Urko, Lindari eta Ixua gaina.
Eduki dituen baserriak: 45.
Gaur egun dituenak: 33.
Desagertutako batzuk: Artegieta, Matsaria, Mekola, Legarre, Pagei Etxebarri...
Ermitak: Santa Kurutz eta Akondiako San Pedro.
Errotak: Azaldegi.
Bestelakoak: jende ezagun ugari eman duen auzoa. Pagei, Itturrua, Mandiola eta Gisasola baserrietatik makina bat alkate, errejidore eta izkribau irten izan da gizaldietan zehar. Indalecio Sarasketa "Txikito" eta Migel Gallastegi pelotari handiak Mandiola Balleko Azpiri eta Asoliartza baserrietako seme dira.


OTAOLA-KINARRAGA (Otola edo Kiñarra)

Non dagoen: Ego errekaren hegoaldera dagoen auzoa. Zaldibar, Elgeta, Bergara eta Soraluzerekin egiten du muga.
Lur-eremua: 648,427 hektarea (Eibarko auzorik handiena).
Errekak: Ibur, Otaola, Txaltxakua, Unbe, Txonta, Arrazola eta Errialtzu.
Mendiak: Burdinkurutz, Laupago, Galdaramiño, Topinburu eta Illordo.
Eduki dituen baserriak: 70.
Gaur egun dituenak: 25.
Desagertutako batzuk: Ubitxa, Ferranenekua, Buztinzuri, Sansaburu, Tutulukua, Kaskarrain, Otola...
Ermitak: San Salbador, Urkiko San Lorenzo, Ipuruako Santa Ines eta Azitaingo baseliza.
Errotak: Arkazpe.
Bestelakoak: hau izan da baserri gehien galdu duen auzoa. Lehenengo Ipurua, Txonta eta Urki auzoak eraikitzeko baserri mordoa bota zen. Autopistak eman zion azkenengo ikututxoa.




Oharra: atal honetako testu eta argazki guztiak Ego Ibarrak 1998an kaleratu zuen "Eibarko Basarrixak" liburutik atera dira. Informazio guztia, beraz, urte horretakoa da. Liburua on-line kontsultatzeko edo jaisteko egin klik hemen.



Edukien gaineko eskubideak
Castellano Euskaraz