Eibar kultura ondarea historia  > Eibar, Izena eta Izana  > Armagintza  > Colección de armas












Eibarko armen bilduma

   

Egoitza 1914. urtetik aurrera Armeria Eskolan izan zuen lehengo Museoko arma-bilduma eta gerora erosi eta dohaintzan jaso diren armak biltzen ditu Eibarko Armagintzaren Museoak.

Bildumak 500 arma inguru ditu: suzko arma motzak eta luzeak, eta arma zuriak, suzko motzak izanik ugarienak. Pieza batzuk Eibarren egindakoak dira, eta beste batzuk, berriz, atzerritik ekarritakoak. Nahiz eta arma gehienak XIX eta XX. mendekoak izan, XVI. mendekoa da bildumako armarik zaharrena.

Datu-base honetan bildumako arma guztiak aurki ditzakezu.

Kontsultatu Eibarko arma bilduma.

Edukien gaineko eskubideak
Castellano Euskaraz