|
 |
 |
 |
2004ko ekitaldi programa |
 |
 |
| |
 |
|
Hitzaldiak: "Martitzenetan Berbetan"
Eibarko udaleko Euskara-Kultura saila eta Ego Ibarra batzordea orain dela 2 urte hasi ziren elkarlanean "Martitzenetan Berbetan" ekitaldia antolatzen. Hilean behin (oporretan izan ezik), martitzen batean, adituren baten hitzaldia antolatzen da. Aurreko urteetako hizlarietako zenbait hauexek izan dira: Odile Kruzeta, Jose Antonio Labordeta, Joseba Arregi, Elena Barrena, Luis del Val .... Aurtengoan ere ildo beretik jardungo dugu: hainbat gairi buruzko hitzaldiak eskainiko dira adituak ekarrita. Hitzaldi guztiak Eibarko Portalea Kultura Etxeko areto nagusian izango dira, arratsaldeko 19:30etan.
- Memorias de un combatiente de la guerra civil
Alejandro Lizarriturri (Eibar, 1914), gerra zibilean milizianoekin ibilitakoa da. 80 urte bete ondoren, gerran bizi izandako gorabeherak liburu batean plazaratzea erabaki zuen, bere seme-alabek eta loibek bultzatuta. Horrela jaio zen 1996an "Memorias de un combatiente de la guerra civil. 1936-1940." liburua. Hitzaldi honetan, gerran bizi izandako gorabeherak kontatu zituen Lizarriturrik. Hitzaldian Jesus Gutierrez ikertzaileak ere hartu zuen parte.
- Responsabilidad social corporativa
Otsaileko hitzaldiko partaideak Manuel Iraolagoitia eta Guillermo Arzuaga, Microdeco enpresako gerentea eta kalitate zuzendaria, hurrenez hurren. Hitzaldiaren izenburua: "Responsabilidad social corporativa". Hitzaldia otsailaren 13an izan zen.
- Teresa del Valle
Emakumearen eguna zela kontuan izanda, eta Eibarko udaleko Gizartekintza sailak antolatuta, Teresa del Valle antropologoak gai horri buruzko hitzaldia eman zuen otsaileko Martitzenetan Berbetan programan.
- Javier Iza-Goñola, Alfa
Martitzenetan Berbetan programako apirileko hitzaldia, Alfa lantegiaren inguruan gauzatu da. Alfa, ¿una empresa en su tiempo? izan zen Javier Iza-Goñolak apirilak 27an Eibarren eman zuen hitzaldiaren izenburua. Bere doktore-tesian dago oinarrituta, eta ikerketa lan horretan Eibarko Alfa lantegiaren historia aztertzen da, batez ere alderdi ekonomikoa jorratuz. Hitzaldia Eibarko Portalea kultura etxean, apirilak 27an, 19:30etan. Informazio gehiago hemen.
- Pello Zabala, Errenazimenduko Musika
Maiatzeko hitzaldiaren gaia musika izango da, eta hain zuzen ere, errenazimendu garaiko doinuak. Pello Zabala fraile eta musikazale ezaguna izango da hizlari, eta bere hitzaldiaren izenburua, Feudalismotik mezenazgora musikan, berpizkunde garaia.
Bere hitzak hobeto ulertzeko, musikari ezagun eta ez hain ezagunen pasarteak entzuteko aukera ere izango da. Hitzaldia Portalea kultura etxeko areto nagusian, maiatzaren 11an arratsaldeko 19:30etan.
- Lambretta, 1954-2004
Eibarko Lambretta lantegia jaio zela 50 urte bete dira aurten, eta Eibarko lantegi ezagunetakoa izan denari homenaldi txiki bat egin nahi dio Eibarko udalak, gai horren inguruko hitzaldia antolatuz. Motor klasikoetan aditua den hizlari batek hartuko du parte, Francisco Herreros jauna. Hitzaldia, Portalea kultura etxeko areto nagusian, ekainaren 8an.
- Liberalismoa Eibarren XIX. Mendean
2002. urtean Iparragirrek Eibarko Udalak eskaintzen duen Juan San Martin beka eskuratu zuen, "Eibarko Liberalismoa XIX. Mendean" proiektuarekin, eta orain, gai berdinaren inguruan Liberalismoa Eibarren XIX. Mendean izeneko hitzaldi interesgarria eskainiko du. Gotzon Iparragirrek hainbat artikulu idatzi ditu, bere ikerlan ezberdinek Ondarru, Eibar, Bergara eta Irungo udaletxeek emandako bekak jaso dituzte eta dagoeneko hiru liburu argitaratu ditu. Martitzenetan Berbetan hitzaldi-sortaren barruan gai honi buruzko argibideak emango ditu, urriaren 5ean, 19,30etan, Portaleko Areto Nagusian.
- Pello Aldazabal. Euskal Filmoteka
Azaroko hitzaldiko gonbidatua Peio Aldazabal izango da, Euskal Filmategiaren arduradun nagusia, eta filmotekaren lanaren gainean jardungo du: Euskal Filmotekaren historia, eskuratu dituen pelikulak, zaharberritutakoak... Horrez gainera, pelikula zaharren zatiak ere botako ditu: San Mames futbol zelaiaren inaugurazioa (1913), Atano eta Gallastegiren arteko finala Eibarren (Gallastegik txapela irabazi zuenekoa), Goienetxe kolonian 1965ean koloretan egindako pelikula... Hitzaldia azaroaren 16an izango da. Beti lez, arratsaldeko 19.30etan Portalean.
Argitalpenak
- Eibarko mapa toponimiko eta topografikoa
Herri barrukoa lehendik zuen aztertuta Eibarrek (ikus Eibarko hiri-toponimia liburua) baina bertako baserri-inguruak, landalurra, errekak, aurkientzak, txarak eta mendiak ukitzeke zeuden. Lan hori Eibarko udaleko Hirigintza eta Ego Ibarra batzordeen eskutik joan da eta Itziar Alberdi eta Asier Sarasua ikerlariak izan dira leku-izen guztiak 2003. urtean jaso dituztenak, artxiboak arakatuta eta lekukoen testigantzak jasota. Mapan, 1:500 eskalakoa denez, 500 bat izen agertuko dira datu-basean askoz izen gehiago batuta eduki arren. Une honetan, leku-izenei buruz Euskaltzaindiak egin duen txostena aztertzen ari da Ego Ibarra, ikerlariekin, Klub Deportiboko mendi-taldearekin eta Eibarko hainbat euskaltzalerekin bat hartuta. Aurkezpena Udaberrian izango da. Informazio gehiago Ikerketak atalean.
- "Viaje por el país de los recuerdos", Toribio Etxebarria.
Toribio Etxebarriaren "Viaje por el País de los recuerdos" liburua zeharo agortua dagoenez eta jendeak eskatu egiten duenez, 3. edizioa argitaratuko da. Lehengo edizioa 1968. urtean kaleratu zen eta bigarrena 1990ean. Oraingo honetan edizioa zuzendu eta gehitu egingo da egilearen jatorrizko izkribuekin eta Asier Sarasua ikerlariak egindako sarrera analitikoarekin. Proiektu hau 2004an zehar egingo da, eta liburua 2005ean kaleratuko.
- Eibarko karta-jokoa
Herriko gauzen zabalkundeari beste bideren bat bilatzearren eta jendeari herriko gauzak gerturatzearren, Eibarko karta-jokoa kaleratuko da, damaskinatugintzan oinarrituta, osagarri gisa herriko eraikinak, antzinako iturri batzuk eta ofizio-jantziak izango dituena. Marrazkilari gazte batek egingo ditu dibujoak. Aurkezpena abenduan izango da.
Ikerkuntza
- Eibartarren Ahotan
Eibartarren Ahotan proiektua 1999. urtean ipini zen martxan, eta helburua, Eibarko nagusienei elkarrizketak egin, bideoz grabatu, eta ahozko ondarearen artxibo katalogatu bat antolatzea da. Lan erraldoi horrekin jarraituz, 2004 urtean zehar soinu-artxiboak eta bideoak digitalizatuko dira (450 pasarte); interneterako prestatu; soinu-artxibo zahar batzuk berreskuratu eta garbitu eta CD-tan gorde. Datu-basean zuzenketak egingo dira eta falta diren datuak gehitu. Azkenik, datu-basea eta soinu-artxiboak interneten ipiniko dira kontsultagai. Itziar Alberdi ikerlaria izango da proiektuaren arduraduna. Informazio gehiago Ikerketak atalean.
- Gerra zibila Eibarren
Jesus Gutierrez ikerlari eibartarrak Gerra Zibilaren inguruko ikerketa sakona egiten dihardu. 2003. urtean proiektuaren bost atal hauen hasierako urratsak jorratu zituen: Errepublika garaiaren erreferentzia historiko guztiak batu; gerraren hasiera eta sortu ziren bataloiak zehaztu; 1936ko irailetik 1937ko martxora bitartean, Eibar, Elgeta eta inguruko mendietan frentearen egoera nolakoa izan zen aztertu; 1937ko azken erasoaldia Eibarri eta Elgetari; eta azkenik, bando bietako beste frente batzuetan borrokan ibili ziren eibartar guztien izenak bilatu. 2004an lan horren bigarren zatia egingo du. Informazio gehiago ikerketak atalean.
- Hirigintzako argazki fondoaren katalogazioa eta digitalizazioa
Udal Artxiboaren eskuetan dauden interes historiko handiko argazki horiek (1930-1970, gehienak 1959ko Herriko Antolamendurako Plan Nagusiarenak) digitalizatu, CDRean sartu, argitaratzeko formato egokietara bihurtu eta datu-basea eratu nahi da. Ikerketaren arduradun nagusia José Valderrey kazetari eta argazkilaria da. Informazio gehiago ikerketak atalean.
- Eibar: Lehena eta oraina. Argazki-kazetaritza
Eibarko Arbi etxeko kazetari-taldearen proiektua da. Hiru urtean banatuko da lana (2005-2006). Eibarko herribarruak azken 50 urte hauetan izan duen bilakabidea aztertu nahi da argazki zaharrak gaur egunekoekin erkatuta, eta argazkiak aitzakia, herriak berak izan duen historia kontatu. 2004. urtean hasiko dira lanean, argazki zaharrak bilatzen eta sailkatzen.
|
 |
|