| |
 |
|
Hitzaldiak:
Udaletxeko Areto Nagusia eta Jose Antonio Labordeta, hitzaldi egunean.
- Otsailak 11, Joseba Arregi. Reflexión en torno a los textos de Toribio Etxebaria, la Liga de Naciones y el problema vasco, el desarme.
Joseba Arregik emandako hitzaldiaren une bat.
- Martxoak 20, Odile Kruzeta eta Javier Rodríguez: Antenan gaude erakusketaren aurkezpena.
Odile Kruzeta, Euskadi Irratiko zuzendari nagusia, Antenan Gaude Eibarko esatariak eta erakusketa antolatzen jardun duen lagun-taldearekin.
- Apirilak 8, Luis del Val eta Ramón Gabilondo: ¡Cómo hemos cambiado en 50 años!
Luis del Valek hitzaldi zoragarria eskaini zigun, irratiaren 50. urteurrena aitzakiatzat hartuta.
Erakusketak:

Liburuak:

- Eibarko Hiztegi Etnografikoa liburuaren aurkezpena
2003ko otsailaren 26an aurkeztu zen jende aurrean Portalea Kultura Etxean Eibarko Hiztegi Etnografikoa liburua. Serafin Basaurik eta Asier Sarasuak koordinatuta, lan berri honek gure herriko ehundaka hitz biltzen ditu, denak ere etnografiarekin zerikusi zuzena dutenak. Ehundaka eibartarri egindako elkarrizketak dira hiztegiaren arima, eta azken batean, hitzak gure herriaren ohiturak, sinesmenak, ipuinak eta lanbideak zelakoak izan diren erakusteko tresna besterik ez dira. Asier Sarasua Aranberrik egin zuen aurkezpena, liburuari sarrera egin zion Juan Manuel Etxebarria Deustuko unibertsitateko irakaslea lagun zuelarik. Liburua udaleko Euskara Sailak kaleratu du, Ego Ibarrak martxan jarritako Eibartarren Ahotan programako materiala erabiliz.

|
 |