| |
 |
|
Hauexek dira Ego Ibarra batzordeak 2005. urtean kaleratuko dituen lanak:
- Alfa, una empresa en su tiempo
Egilea: Javier Iza-goñola; Hitzaurrea: Emiliano Fernández de Pinedo, EHUko Ekonomia katedraduna
Liburua, Iza-goñola irakaslearen tesi doktorala kaleratzean datza.
- Viaje al País de los recuerdos
Toribio Etxebarriaren liburuaren aurkezpena. Hirugarren edizioa
Hitzaurrea: Asier Sarasua
- Eibarko mapa toponimikoa
2004an egindako mapa toponimikoaren aurkezpena
Ikerlariak: Itziar Alberdi, Asier Sarasua
"Eibar" aldizkariaren lehenengo alea 1952ko irailean argitaratu zen parrokiako buletin gisa, eta aurkezpenean hauxe zioen: "Irakurle maitea, zure begi aurrean duzun orri hau, hilero kaleratu nahiko genukeena, ilusioz beteta jaio da, gure herriaren maila espirituala eta kulturala ahalik eta gehien goratzen laguntzearren."
Pedro Celaya abadea izan zen aldizkariaren sortzaile eta arima; bere zuzendaritzapean iritsi zen parrokiako orri izatetik herriko aldizkari izatera. Elizaren lizentziarekin kaleratzen zen, eta hasieratik bertatik, euskara bultzatzearen alde agertu zen.Pedro Celaya hil ondoren, "Pedro Celaya Fundazioa" sortu zen; orduan hasi zen aldizkariaren III. aroa Jose Mari Kruzetaren koordinazioari esker, aldizkariari beste bultzada berri bat emanda. 2003ko otsailean, Margarita Olañetak bere senar zenaren lekukoa hartu eta aldizkaria kaleratzen eta hedatzen segitu du.
Eibar Rebistaren inguruko erakusketa 2005eko abenduan antolatuko da.
Ikerketen alorrean hauexek dira 2005. urtean bultzatuko ditugun ekimenak:
- Eibartarren Ahotan
Aurtengoan, elkarrizketa berriak egin; testu-trankripzioak egiten hasi eta datu-basea betetzen joango da Itziar Alberdi ikerlaria. Urtean zehar soinu-artxiboak eta bideoak digitalizatu dira; interneterako prestatu; soinu-artxibo zahar batzuk berreskuratu eta garbitu eta CD-tan gorde. Datu-basean zuzenketak egingo dira eta falta diren datuak gehitu. Transkribapenak zuzendu eta pasarteekin bat datozela ziurtatu. Azkenik, 2005ean egindakoa interneten ipiniko da kontsultagai.
- San Andres parrokia
Satur Peña Puente Arte Ederretako lizentziadun eibartarraren ikerketa-proiektua da, proiektu sakona. San Andres eliza bere osotasunean hartuko du baina batik bat erretaula izango du aztergai orain arte ez baita ezer egin horren inguruan.
- "La Guerra Civil en Eibar"
Jesús Gutierrez Arosa ikerlariarena (3. zatia).
2004. urtean egindakoari amaiera emango dio eta liburua osatuko du.
- Digitalizazio-lanak
Aurreko urteetako lanarekin jarraituz, aurten ere material historikoa digitalizatzen jarraituko dugu.
- ALFAren argazki historikoak: 150 argazki onenak, datu-basearekin.
- "EIBAR" aldizkariaren digitalizazioa: 1952ko lehenengo aletik gaur arte atera diren aldizkari guztiak digitalizatuko dira.
- "Eibar, Lehena eta oraina. Argazki-kazetaritza. Pasado y presente. Fotoperiodismo", Eibarko Arbi etxeko kazetari-taldearen proiektua da. Hiru urtean banatuko da lana (2005-2006). Eibarko herribarruak azken 50 urte hauetan izan duen bilakabidea aztertu nahi da argazki zaharrak gaur egunekoekin erkatuta, eta argazkiak aitzakia, herriak berak izan duen historia kontatu.
Urtean zehar hainbat hitzaldi eta aurkezpen antolatuko dira, besteak beste Martitzenetan Berbetan programaren baitan antolatuko direnak. Euskara-Kultura batzordeak eta Ego Ibarrak 2002. urtean hasi ziren elkarlanean ekitaldi horretan. Aurtengoan ere ildo beretik joango da: Hainbat gairi buruzko hitzaldiak eskainiko dira adituak ekarrita.
Juan San Martin herriko seme kutun izendatzearen alde herriko 157 lagunek egindako eskaera bideratu eta aurten egingo da izendapena. Txostengileak: Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, Euskal Herriko Adiskideen Elkartea, Arartekoa, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Eibarko Klub Deportiboa.
Informazio gehiago Juan San Martin euskaltzain eta ikerlariari dedikatutako atalean.
|
 |