Eibar kultura ondarea historia  > Ego Ibarra Batzordea  > Ikerketak  > Eibartarren Ahotan Ahozko Artxiboa  > Hedapena  > Ego Ibarra Batzordea  > Antolatutako erakusketak  > Republikia 1931-2001












Republikia 1931-2001
  








































Errepublika
















Pasionaria















 

Eibarko Udaleko Ego Ibarra eta Kultura Batzordeek, II Errepublikaren aldarrikapenaren 70. urteurrena zela-eta, hainbat ekitaldi antolatu zituzten 2001 urteko udaberrian. Izan ere, Eibar izan zen 1931ko apirilaren 14an Errepublika aldarrikatu zuen lehenengo udalerria, eta egun horrek leku berezia du Eibarko historian. Hitzaldiak antolatu ziren eta liburu bat argitaratu, eta horren guztiorren ardatz nagusia Republikia 1931-2001 erakusketa izan zen, erakusketa biribil eta arrakastatsua.

Iñaki Arriola, Eibarko alkatea (erdian), J.P. Fusi eta P. Preston historialariekin, Republikia 1931-2001 erakusketaren ate aurrean.

Beste material batzuen artean, garaiko dokumentuak eta gaur egungo hausnarketak biltzen zituen egunkari faksimil bat ere argitaratu zen. Horra dokumentu horretako zenbait testu:


Ikus, halaber, gune honetan bertan kargatutako argazki galeria bi hauek: Errepublika sasoiari dagokiona, eta Gerra Zibilekoa.



Programa:

Erakusketaren inguruan antolatutako ekitaldien programa hauxe izan zen:

  • Martxoaren 29an, Republikia.1931-2001. erakusketaren inaugurazio-ekitaldia. Apirilaren 30a arte egon zen irekita.
  • Apirilaren 5ean, Juan Pablo Fusi eta Paul Preston historialariak: Diálogo entre historiadores: la II. República.
  • Apirilaren 19an, Josu Chueca eta Jose Antonio Rodriguez Ranz historialariak: Abertzaletasuna Errepublikaren garaian.
  • Apirilaren 26an, La insurrección de Octubre del 1934. La II. República en Eibar liburuaren aurkezpena. Egilea. Jesus Gutierrez Arosa historialari eibartarra. Aurkezlea: Juantxo Madariaga historialaria.



Eskerrak:

Eibarko Udalak eskerrak eman nahi dizkie Errepublikaren aldarrikapenaren 70. urteurrenean antolatutako ekitaldi guztietan euren laguntza eskaini ziguten elkarte, erakunde eta lagun guztiei:

Eta eskerrak, gehienbat, borondate onenarekin erakusketa hau antolatzen lagundu zeniguten eibartar guztiei. Zuen laguntza barik hau guztiau ezinezkoa litzateke.



Edukien gaineko eskubideak
Castellano Euskaraz