Eibar kultura ondarea historia  > Ego Ibarra Batzordea  > Ikerketak  > Eibartarren Ahotan Ahozko Artxiboa  > Hedapena  > Eibarko Euskararen Ikastunitatea  > Pedro Arrizabalaga, Zozua






Pedro Arrizabalaga, Zozua
  































 

Oillagorretan Oiz inguruan.

2'42'' (471Kb)

Ni sartu ezindako moduko piñudi bat e(g)uan zerratua ta sasixa ta geuza asko ekazena ta goittikan bidia ekan, gañetikan librian. Ni handik eta txakurra han (... ) sartuta drrn, drrnn ta trin, trin, trin, trin, trin... azkenian nere ondoraiñok etorri zuan txakurra. Nun hao? Ta, geldi! Ta, zetan hao? ta, berba egitten najetzan nik, holaxen, harrikada batera. Kauen diez! Oillagorrakin daok, ba! ta Ia! Ia Bat! ta haizau najuan pixkat eta pra, pra, pra, pra, pra! sentidu najuan hego-hotsori, nere buru geñetik zihar rrraaa! (Hor...) danba! ta brrrrrrr... E(g)uan erreka-zulo billurgarri bat, holan goittik brrnnnn... mendi falda bixen zulua, haundixa ta pago zahar haundixa jo-ta... haraxe behia jota! Ha urtietan-edo egongo zuan igual! Baiña, pago demasa ta dana, erreka-zulo guztia, oillagorra jausi zan lekua, dana jo-ta tapauta berak! Eneee! Hor ezin neike nik sartu behintzat (...) gabe! Pentsau bez! Ta txakurra... esaten detsat: Hortxe, bai, hortxe. Ta adar gaiñetatik eta di-da! di-da! juaten zuan, paguan adar gaiñetatik ta... Sentidu ez jok ba egiñ, usaiña? Igarri najetsan, Sentiru dok ba, e? Trak, trak, trak... Beste arbola batera bajatu ta tak! handik beste batera ta, zulua, gero ta beherago ta... Sartu zuan sakoneraiñok eta... hor urtetzen jok oillagorrakin! Ha zuan meritua! Nik hari emon netsan meritua! Etorri jatan ta... Kauen diez! Hau...! Bai. Halaxen, bost oillagorregaz bazkaldu ta banagok eta hau, famosua zuan kazan, izena eziñ jatak akordau..., ha ohittuta eguan hara basarrira juaten kazara, berak urtetzen ebanian. Ezagunak (na)jittuan ta ra! etorri zuan guk bazkaldu ta gero. Sukaldian han eguazen esegitta oillagorrok ta, Ta, Zozua, oillagorrak nun daguaz ba? ta, Oillagorrak nun daren? Begiratik hara gora! ta Ene ba! Heuk hil dittuk horrek? ta Ez, heuk!



Edukien gaineko eskubideak
Castellano Euskaraz