|
 |
|
Karamelerua.
2'15'' (320Kb)
Domeka guzti-guztietan etortzen zan, kalerik kale. Ardantzara etortzen zan ta kantau egitten eban. Ha kantua entzutzen genduanian, bueno…! Gure aintxitxiketia pirulixori erostera! Ta papelakin batuta egoten zan pirulixa, ta han papelan barruan begiratu egin bihar zenduan premixua da(g)uan, ta premixua zan “uno” bat urtetzia haintxe papelan barruan. Ta ha “unua” bazekan harek papelak, beste bat emoten zetsun duan, baiña “bi”-rik eta sekula bez e! Ta “bat” be… “de Pascuas San Juan” ta kantau egitten eban harek ta kantatze eban: “A perra chica el pirulé, de piña, plátano, menta, limón y alé, de la Habana el pirulé, a quién se le olvida, a quién se le olvida el pirulí, que quita el catarro y mata la lombriz, el piruliiiii!!!!” Egitten eban orrua bat azkenian ta gero “¡Allá voy!” esaten eban. Ta domeka guztietan zelan juaten giñan, ba, ikasi egin genduan kantua be guk! Ta karameluak be Untzagan saltzen zittuen, karameleruak, karro batekin, ta “caramelos de malvabisco, caramelos de menta, caramelos de fruta, chupetes”… “Chupetes” zian luziak, ta juaten giñan lehelengo orduan hara be, bagenka(g)un txikita bat, txupetia erostera. “chupetes” zian, holan, kanelen forman, baiña karamelua. Kanelen forman, ezta? Holan, luzekiña, baiña karamelua. Ta han egoten giñan begira lodixenak zeiñ huekotan da(g)ozen, lodixena hartzeko. Prezio igualian, lodixena… Holan ibiltzen giñan, aztarka, lodixauak urtetzen daben azpittik… ta “¡Que no se puede revolver tanto!” esaten zetsuen karameleruak. Danak kastillanuak karameleruak e! “¡Que no se puede revolver tanto!” ta hori esaten ebanian, ba, egon holan pixkaten begira, ta ba! begixa zeiñek betetzen daben haxe hartu ta listo!
|
 |