Eibar kultura ondarea historia  > Ego Ibarra Batzordea  > Ikerketak  > Eibartarren Ahotan Ahozko Artxiboa  > Hedapena  > Eibarko Euskararen Ikastunitatea  > Rosario Altzerreka






Rosario Altzerreka
  































 

Errekan eta Deban.

2'38'' (385Kb)


-Hamen Amañan e(g)uan presa bat eta han be bai Txontan, Txontan gora juanda, holan, presa txiki batzuk, igarixan ikasteko! Baiña gero hamen, igarixan ikasi ta hamen, pentseizu zelan egongo zan Maltza(ga)n zubixa…! Handik salto egitten eben errekara e! Ya na(g)usixak, e? Ya na(g)usixak haratxe juaten zian, traje de bañua jantzitta igarixan egittera. Baiña oiñ ezin leike egin Han ezin leike sartu! Han salto egitten dabena oin juan da! Baiña lehen ura juaten zan “rrrr”.... Ta hamentxe ikasten eben igarixan! Baiña orduan gehixen bat mutikuak egitten zeben, ezta? Neskak ez zenduen…
-Ez, ez, ez, neskak ez, mutillak. Neskak hamen Debara. Ni neu sekula ez naiz bañau e! Ez jata gustau sekula be! Ez…!
-Eta Debara juaten ziñan?
-Bai, juaten giñan, baiña meriendiakin ta… Eguna pasatzera be bai, baiña ni neu uretara sekula bez. Ertzian ibiltzen banaix, bien, baiña… Gero bez e! Neri ez desta emon sekula hori tentaziñuori, esaten dana. Nik esaten netsen: “Ez, ez, neretako, neretako [ez dago…]”. Juan Debara, bai, udaro juaten giñan; oin juaten dian moduan gaztiak, geu be juaten giñan, bazkarixakin ta, hurrengo, meriendiakin-ta. Egitten genduan, baiña diferentia da.
-Ta zelan juaten ziñazien Debara?
-Trenian! Trenian! Trenian, trena egoten zan ta trenian! Ta hamen… Ostian, oiñez ta ez, ez, ez… Trenian juaten giñan!
-Ta autobusak be egoten ziran, ez?
-Bai, baiña trenian gehixen. Bai, autobusian nola juaten zan... autobusian danak... Zabalak eta abiertuak, Cachonekuak esaten etsen, ta horrek jeneralian egoten ziran hartuta. Bai, gero, udan tenporadan juaten zian egunero, ta jentia juaten zan, bañua hartu… Gu trenera! Enee! Trena merkia(g)ua zan ta! Trenera! Ta gaztiak eta, mutillak eta, “ja!”, billeterik barik igual! Hamen sartu ta urten gero ta bestera juan ta… egitten zittuen! Bai! Beti egon dira egitten dittuenak gauzak! Bai! Granujia! Izena horretxe(g)aittik dake, granujia! Baiña, bai, konpletamente diferentia…



Edukien gaineko eskubideak
Castellano Euskaraz