Eibar kultura ondarea historia  > Ego Ibarra Batzordea  > Ikerketak  > Eibartarren Ahotan Ahozko Artxiboa  > Hedapena  > Eibarko Euskararen Ikastunitatea






Eibarko Euskararen Ikastunitatea
  
































Faustina Lopez







Rosario Altzerreka







Juanito "Txoko"







Candido Eguren







Angel Albizuri







Julian Etxeberria







Pedro Arrizabalaga






 

Eibarko Udalak herriko euskaltegietan erabilgarri den ikastunitate bat kaleratu berri du (2001eko udazkenean). Ikastunitatearen helburua euskaraz ikasten dihardutenei euren herriko hizkeratik gertuago dauden ereduak eskaintzea da. Ikastunitate horren lagungarri 70 minutu inguruko bideoa kaleratu da, Eibartarren Ahotan proiektuan jasotako elkarrizketak erabiliz. Zazpi atal ditu, ikastunitateak moduan, zazpi gai ezberdin jorratuz.

Bideo hori ikasleen artean entzumena eta ahozkotasuna lantzeko erabiliko dute Eibarko euskaltegietan. Hizkuntza ez da edukiak komunikatzeko bakarrik. Hizketan, gozatu ere egin behar da, jolas egin. Gure nagusien hizkera da horrelakoa, eta nagusien hizkuntza eta hizkera erabilgarri izango ditugu ikastetxe eta euskaltegietan, ikasleei eredu fresko, natural eta hurbilagoak emateko. Izan ere, herri euskaratik abiatuz, euskara bera sendotzen dugu, herri-euskararen aberastasunak euskara batua aberasten baitu. Euskalkien ekarriaren beharra batzuetan ahaztu egiten dugu, euskara batuaren kalterako eta euskalkien okerrerako.

Transkribapenak egiteko orduan hizlarien hitzak samurtu egin ditugu ulermenaren mesedetan: hitzak osorik idatzi, euskara batuko grafiara egokitu... Erabiltzaileak lekukoaren benetako berbak entzuteko aukera duenez, uste dugu "arautze" horrek kalte baino mesede egiten duela. Erabili ditugun arau nagusiak hemen.

Atal honetan Eibartarren Ahotan proiektu barruan egindako zenbait elkarrizketaren pasarteak aurkituko dituzu. Guztira 500 grabazio-ordu inguru daude Eibarko Udal Artxiboan (bideoan eta minidisc-ean), eta gure asmoa, apurka-apurka horietako asko gune honetan entzungai ipintzea da Ahozko Artxiboa orrialdean.

Pasarte hauek, eta Eibartarren Ahotan Bilduma osatzen duten beste bideo eta zinta guztiak edozeinek kontsulta ditzake oso-osorik Eibarko Udal Artxiboan.

Antxiñako Eibar

Gaztetako kontuak

Kale girua

Politikia

Mendixa

Biharra

  • Luziana Larreategi "Errotatxo". Transkrib.
    Jacinto Olabenian grabatzen ikasten. 4' 12'' (681Kb)

Kulturia



Edukien gaineko eskubideak
Castellano Euskaraz