Eibar kultura ondarea historia  > Ego Ibarra Batzordea  > Hitzaldiak eta Aurkezpenak  > Eibarko karta-jokoa


































Eibarko karta-jokoa
   

Ideia Ego Ibarra Batzordean atera zen, oroimen historia lantzeko betiko bidetik -liburuetatik- ihes egitearren. Dibujante gazte bati deitu zitzaion, Nahuel Visori, gure helburua gazteengana heltzea zelako baina bere proposamena "magic karta-jokoa" oso zaila eta garestia zen eta karta-joko normalaren bidea hartu genuen.

Eibarko kartak Karta-joko horretan herriko eraikinak (baselizak, iturriak, etxe aipagarriak...) eta ofizio batzuk islatu dira, eta damaskinatugintzari eta armagintzari dagozkion berbak ditu, jakingai eta ikasgai.

Ofizioak: lixibera, urketaria, granuja, aparejugina, arrainduna, forjaria, tanborteroa, pilotaria, raketistia, bordatzailea, damaskinatzailea.

Gauza bitxi legez XVI. mendeko Eibarko emakumeen burukoa darama 12ko erreginak.

Eraikinak: Armeria, Udalatxea, San Andres eta Arrate (1ekoetan).

Iturriak: Urkusukoa, Ibarkurutzekoa, Untzagakoa (zaharra) eta Ardantzakoa (zaharra), horiek 4koetan doaz. 10ekoetan: baselizak (Agiñagakoa, Santakurutz, Azitain, Magdala. 11koetan, kaleak eta lekuak: Isasi, Katxoneko zubia, Ardantza, Elgetakale. 12koetan: Aldatsa, Maria Angela kale zaharra, Isasitorrea edo Markeskua eta Zumaran.

Irudirik edo ofiziorik ez duten kartak berbak dituzte, armagintzaren eta damaskinatugintzaren etxekoak: urre-horia, urre-txorta, katua, otxabina, bedana,... Berba bakoitzak zer esan nahi duen jakin nahi duenak jo beza Eibarko Hiztegi Etnografikoa liburura.

Portadaren egilea Leire Kareaga izan da; kartetako irudiak Nahuel Visok eta Julen Zabaletak egin dituzte. Amaitzeko, konposizio-lana Jose Valderreyk egin du eta Fournier etxearena da argitaratze-lana.

Irudi gehiago: Eibarko karta-jokoa

Prentsa-jarraipena:




Edukien gaineko eskubideak
Castellano Euskaraz