Eibar kultura ondarea historia  > Ego Ibarra Batzordea  > Hitzaldiak eta Aurkezpenak  > Javier Iza-Goñola, Alfa


































Javier Iza-Goñola, Alfa
   

Alfa, ¿una empresa en su tiempo? da Javier Iza-Goñolak apirilak 27an Eibarren eman zuen hitzaldiaren izenburua. Ikerketa lan horretan Eibarko Alfa lantegiaren historia aztertzen da, batez ere alderdi ekonomikoa jorratuz. Hitzaldia Eibarko Portalea kultura etxean izan zen, apirilak 27an. Makina bat jende hurbildu zen ikerlari gasteiztarraren hitzak entzutera, eta nola ez, hainbat "alfista".

Javier Iza-Goñola, Alfa


Hitzaldi osoa jasotzeko, hementxe dokumentuak:

Alfari buruzko informazio gehiago webgune honetan bertan, josteko makinen atalean.


Doktore tesia

Javier Iza-Goñola ikerlariak joan zen urtarrilaren 23an Gasteizko Filologia, Geografia eta Historia Fakultatean irakurri zuen bere doktore-tesia: "Alfa, ¿una empresa en su tiempo?". Tesiaren zuzendaria Emiliano Fernández de Pinedo katedraduna izan da.

Doktore-tesiaren epaimahaia ondoko hauek osatu zuten: Luis Mª Bilbao (Presidentea), Jesús Mª Valdaliso (idazkaria), Rafael Uriarte, Joseba de la Torre eta Santiago López García (bokalak. Iza-Goñola ikerlariari eman zioten kalifikazioa "bikain-cum laude" izan zen.

Tesi hau egiteko, Javier Iza-Goñolak Eibarko udal artxiboa eta Alfa berarena ere arakatu behar izan ditu. Lan honetan, Eibarko industriari buruzko hainbat datu eta albiste biltzen dira, eta goitik behera aztertzen du Eibarko tailerrik garrantzitsuenetarikoa izan zen Alfa-ren historia, eta baita lantegi horrek gure herrian izan zuen eragina.

Fco. Javier Iza-Goñola de Miguel (1954-10-22) gasteiztarra da, Historian lizentziatua, Gasteizko "San Prudencio" ikastetxeko Historia, Geografia eta Artearen Historia ikasgaiaren irakasle batxilergo mailan. Gaur egun Dulantzin bizi da. Alfak Euskal Herriko industriaren historian izan duen garrantzia izan zen ikerketa-gai hau aukeratzeko arrazoi nagusia.


Erakusketa Eibarko Armeria Eskolan, 1925 inguruan


Tesiaren laburpen ofiziala

Alfa S.A., primera cooperativa de producción de España, fundada el 28-10-1920 a raíz de la crisis armera de los años veinte, inicia la producción de máquinas de coser; ve su crecimiento truncado por la guerra civil y, recuperada tras ser confiscada por el estado, con la intervención del Banco de San Sebastián, reinicia la producción en 1940.

Crece significativamente en los años difíciles de la autarquía, y más durante el desarrollismo, aunque poniéndo de manifiesto importantes deficiencias estructurales.

Duramente afectada por la crisis de los setenta, luchará por su pervivencia buscando una diversificación en su producción.

Apenas lo conseguirá hasta los años 90 cuando un nuevo equipo adquiera la titularidad de la empresa.

He aquí algunos documentos extraídos de la tesis doctoral:







Edukien gaineko eskubideak
Castellano Euskaraz