Eibar kultura ondarea historia  > Ego Ibarra Batzordea  > Hitzaldiak eta Aurkezpenak  > Eibarko Hiztegi Etnografikoa


































Eibarko Hiztegi Etnografikoa
   

2003ko otsailaren 26an aurkeztu zen Portaleko areto nagusian "Eibarko Hiztegi Etnografikoa" lana. Serafin Basauri Arteaga eta Asier Sarasua Aranberri eibartarrek koordinatuta, lan berri honek gure herriko ehundaka hitz biltzen ditu, denak ere etnografiarekin zerikusi zuzena dutenak. Hiztegi bat da, bai; baina hiztegi bat baino askoz gehiago ere bai. Ehundaka eibartarri egindako elkarrizketak dira hiztegiaren arima, eta azken batean, hitzak gure herriaren ohiturak, sinesmenak, ipuinak eta lanbideak zer eta zelakoak izan diren erakusteko tresna besterik ez dira.

Informazio gehiago:

Eibarko Hiztegi Etnografikoa




Edukien gaineko eskubideak
Castellano Euskaraz