Eibar kultura ondarea historia  > Ego Ibarra Batzordea  > Hitzaldiak eta Aurkezpenak  > Nerea Areta


































Nerea Areta
   

Nerea Areta Azpiri (Eibar, 1971). Nerea Areta bera eibartar peto-petoa da, benetako "Arratetiko" bat Toribio Etxebarriak esango zukeen moduan, Arrate Ballekoa, Mendigoitxi baserrikoa. 1971. urtean jaio zen. Eibarko euskara maitea izan du beti, eta doktorego tesia ere horren inguruan egin du Deustuko Unibertsitatean; oraintsuan, 2003an, amaitu du tesia Eibarko euskara. Morfologiako alor baten azterketa: izen sintagmaren deklinabidea, adjektibo sintagma eta adberbio sintagma, baita gorengo nota hartu ere, "Bikain Cum Laude" aho batez. Hortik liburu bat kaleratu da 2003ko udazkenean Eibarko euskara: izen sintagmaren deklinabidea. Aurretik Euskal Filologiako lizentziatura atera zuen, bere urteko Filosofia eta Letretako expediente akademiko onenarekin.

Eibarko memoria historikoa jaso eta jorratu du bien bitartean, beti ere euskararekin lotuta, hainbat proiektutan: aurten bertan (2003an) kaleratu den Eibarko hiztegi etnografikoa liburuaren argitalpenean hartu du parte, eta Eibarko lexikoaren erreferente nagusia den Eibarko hiztegi orokorra osatzen ere jardun du. Herriko memoria kolektiboaren inguruko informazioa efemerideen inguruko lan honekin biribildu du, eta herriko berbetaz gainera, bertako bizimodua eta historiia bera ere sakon ezagutzen ditu. Euskeraren lehenarekin, orainarekin eta geroarekin arduratuta, Elhuyar Fundazioan euskarazko corpusak egiten dihardu I+G munduko HIZKING21 proiektuan, teknologia berrien munduan sartuta.



Edukien gaineko eskubideak
Castellano Euskaraz