Eibar kultura ondarea historia  > Ego Ibarra Batzordea  > Hitzaldiak eta Aurkezpenak


































Hitzaldiak eta Aurkezpenak
   

2006. urtea


  • Eskribautzen dokumentazioa bueltatzeko hitzarmena
    Eskribautzen dokumentazioa bueltatzeko hitzarmenaren sinadura Bergarako Udalaren eta Eibar, Soraluze eta Mutrikuko udalen artean. 2006ko maiatzaren 24an, 12:30ean, Bergarako Udaletxeko Pleno aretoan.




2004. urtea


  • Memorias de un combatiente de la guerra civil
    Alejandro Lizarriturri Alejandro Lizarriturri (Eibar, 1914), gerra zibilean milizianoekin ibilitakoa da. 80 urte bete ondoren, gerran bizi izandako gorabeherak liburu batean plazaratzea erabaki zuen, bere seme-alabek eta loibek bultzatuta. Horrela jaio zen 1996an "Memorias de un combatiente de la guerra civil. 1936-1940." liburua. Hitzaldi honetan, gerran bizi izandako gorabeherak kontatu zituen Lizarriturrik. Hitzaldian Jesus Gutierrez ikertzaileak ere hartu zuen parte.


  • Responsabilidad social corporativa
    Otsaileko hitzaldiko partaideak Manuel Iraolagoitia eta Guillermo Arzuaga, Microdeco enpresako gerentea eta kalitate zuzendaria, hurrenez hurren. Hitzaldiaren izenburua: "Responsabilidad social corporativa". Hitzaldia otsailaren 13an izan zen.


  • Teresa del Valle
    Emakumearen eguna zela kontuan izanda, eta Eibarko udaleko Gizartekintza sailak antolatuta, Teresa del Valle antropologoak gai horri buruzko hitzaldia eman zuen otsaileko Martitzenetan Berbetan programan.


  • Javier Iza-Goñola, Alfa
    Javier Iza-Goñola, Alfa Martitzenetan Berbetan programako apirileko hitzaldia, Alfa lantegiaren inguruan gauzatu da. Alfa, ¿una empresa en su tiempo? izan zen Javier Iza-Goñolak apirilak 27an Eibarren eman zuen hitzaldiaren izenburua. Bere doktore-tesian dago oinarrituta, eta ikerketa lan horretan Eibarko Alfa lantegiaren historia aztertzen da, batez ere alderdi ekonomikoa jorratuz. Hitzaldia Eibarko Portalea kultura etxean, apirilak 27an, 19:30etan. Informazio gehiago hemen.


  • Pello Zabala, Errenazimenduko Musika
    Maiatzeko hitzaldiaren gaia musika izango da, eta hain zuzen ere, errenazimendu garaiko doinuak. Pello Zabala fraile eta musikazale ezaguna izango da hizlari, eta bere hitzaldiaren izenburua, Feudalismotik mezenazgora musikan, berpizkunde garaia. Bere hitzak hobeto ulertzeko, musikari ezagun eta ez hain ezagunen pasarteak entzuteko aukera ere izango da. Hitzaldia Portalea kultura etxeko areto nagusian, maiatzaren 11an arratsaldeko 19:30etan.


  • Lambretta, 1954-2004
    Eibarko Lambretta lantegia jaio zela 50 urte bete dira aurten, eta Eibarko lantegi ezagunetakoa izan denari homenaldi txiki bat egin nahi dio Eibarko udalak, gai horren inguruko hitzaldia antolatuz. Motor klasikoetan aditua den hizlari batek hartuko du parte, Francisco Herreros jauna. Hitzaldia, Portalea kultura etxeko areto nagusian, ekainaren 8an.


  • Liberalismoa Eibarren XIX. Mendean
    2002. urtean Iparragirrek Eibarko Udalak eskaintzen duen Juan San Martin beka eskuratu zuen, "Eibarko Liberalismoa XIX. Mendean" proiektuarekin, eta orain, gai berdinaren inguruan Liberalismoa Eibarren XIX. Mendean izeneko hitzaldi interesgarria eskainiko du. Gotzon Iparragirrek hainbat artikulu idatzi ditu, bere ikerlan ezberdinek Ondarru, Eibar, Bergara eta Irungo udaletxeek emandako bekak jaso dituzte eta dagoeneko hiru liburu argitaratu ditu. Martitzenetan Berbetan hitzaldi-sortaren barruan gai honi buruzko argibideak emango ditu, urriaren 5ean, 19,30etan, Portaleko Areto Nagusian.


  • Pello Aldazabal. Euskal Filmoteka
    Euskadiko Filmategia, Bilbo, 1927 Azaroko hitzaldiko gonbidatua Peio Aldazabal izango da, Euskal Filmategiaren arduradun nagusia, eta filmotekaren lanaren gainean jardungo du: Euskal Filmotekaren historia, eskuratu dituen pelikulak, zaharberritutakoak... Horrez gainera, pelikula zaharren zatiak ere botako ditu: San Mames futbol zelaiaren inaugurazioa (1913), Atano eta Gallastegiren arteko finala Eibarren (Gallastegik txapela irabazi zuenekoa), Goienetxe kolonian 1965ean koloretan egindako pelikula... Hitzaldia azaroaren 16an izango da. Beti lez, arratsaldeko 19.30etan Portalean.





2003. urtea

Udaletxeko Areto Nagusia eta Jose Antonio Labordeta, hitzaldi egunean.

  • Otsailak 11, Joseba Arregi. Reflexión en torno a los textos de Toribio Etxebaria, la Liga de Naciones y el problema vasco, el desarme.

Joseba Arregik emandako hitzaldiaren une bat.


  • Eibarko Hiztegi Etnografikoa liburuaren aurkezpena
    2003ko otsailaren 26an aurkeztu zen jende aurrean Portalea Kultura Etxean Eibarko Hiztegi Etnografikoa liburua. Serafin Basaurik eta Asier Sarasuak koordinatuta, lan berri honek gure herriko ehundaka hitz biltzen ditu, denak ere etnografiarekin zerikusi zuzena dutenak. Ehundaka eibartarri egindako elkarrizketak dira hiztegiaren arima, eta azken batean, hitzak gure herriaren ohiturak, sinesmenak, ipuinak eta lanbideak zelakoak izan diren erakusteko tresna besterik ez dira. Asier Sarasua Aranberrik egin zuen aurkezpena, liburuari sarrera egin zion Juan Manuel Etxebarria Deustuko unibertsitateko irakaslea lagun zuelarik. Liburua udaleko Euskara Sailak kaleratu du, Ego Ibarrak martxan jarritako Eibartarren Ahotan programako materiala erabiliz.


  • Martxoak 20, Odile Kruzeta eta Javier Rodríguez: Antenan gaude erakusketaren aurkezpena.

Odile Kruzeta, Euskadi Irratiko zuzendari nagusia, Antenan Gaude Eibarko esatariak eta erakusketa antolatzen jardun duen lagun-taldearekin.

  • Apirilak 8, Luis del Val eta Ramón Gabilondo: ¡Cómo hemos cambiado en 50 años!

Luis del Valek hitzaldi zoragarria eskaini zigun, irratiaren 50. urteurrena aitzakiatzat hartuta.





2002. urtea

  • Otsailak 5, Elena Barrena. Gaia: Ertaroa Eibarren eta Euskal Herrian.

  • Martxoak 5, Agustin Azkarate. Gaia: Goi ertaroa Eibarren eta Euskal Herrian.

  • Apirilak 9, Ignacio Barandiaran. Gaia: "Notas de prehistoria en el Pirineo Vasco".

  • Apirilak 18, Antxon Narbaiza. Akilino Amuategi liburuaren aurkezpena.



Edukien gaineko eskubideak
Castellano Euskaraz