| |
 |
|
Herriaren arima
1952-2005
ERAKUSKETA
2005eko abenduaren 16tik 2006ko urtarrilaren 15era
Aldizkariaren ale berezia ikusi (PDF, 8.4 Mb)
Eibar aldizkaritik aukeratutako artikulu batzuk
Eibar aldizkariaren azkenengo aleak sarean
Eibar aldizkariak 52. urteurrena betetzen du eta bere omenez abenduaren 16tik urtarrilaren 15era "Eibar: herriaren arima" erakusketa antolatuko da Portalean. Erakusketa honek Pedro Celayak sortutako aldizkariak urte hauetan zehar izandako ibilbidea ezagutzeko aukera paregabea eskeiniko die eibartarrei eta baita kanpotik datozen bisitariei ere.
1952ko irailean argitaratu zen lehen aldiz; parrokiako berripaper legez. Eta Pedro Zelaiak garbi utzi zuen lehen ale hartan bere asmoa: "Procurara responder a su título EIBAR, abarcando en su contenido diversas facetas de la vida eibarresa y buscando su sabor local".
1955eko urrikoa izan zen azken "boletin parroquial"a. Hurrengo urtean, 1956ko martxoan, II. aroari ekin zion Zelaiak: aldizkaria itxuraz aldatuta agertzen zaigu, fondo gorri dotore batekin, tipografia berriarekin. Parrokiako orri izateari utzi eta "revista de un pueblo" izatera pasatu zen. Bigarren sasoi horretan ez dugu Don Pedro bakarrean ikusiko idazten: Juan San Martin, Urreta, Tomas Echaluce, Cleto Unzueta eta beste idazle entzutetsu asko sarritan agertuko dira haren ondoan. II. aro horretan aldizkariaren 358 ale kaleratu ziren 1956ko martxotik 1994ko urtarrilera arte.
Pedro Zelaiaren azken aldizkaria, 1994ko otsailakoa izan zen; urte hartan hil zen, apirilaren 5ean, eta ale berezi bat azaldu zen "II. Epoca-Año 42- último número" datua ematen. Ale berezi horretan Jose Mari Kruzeta agertzen da koordinatzaile gisa eta erredakzio-kontseilukide hauek ditu alboan: Jesús San Miguel, Maria Angeles Zulaika, Pepe Txikiena, Tomas Zubizarreta.
Hurrengo aleak, 94ko Arratietakoak, Eibar errebistaren III. aroari ireki zion bidea. Jose Mari Kruzetak jende asko jarri zuen lanean: Amatiño, Ramiro Larrañaga, Markina, Silbia Hernández... Argazki-galeriak sasoi hartakoak dira. Jose Mari Kruzeta 2002ko urriaren 15ean zendu zen eta Margarita Olañetak hartu zuen aldizkariaren zuzendaritza 2003ko lehen alean erredakzio-kontseiluan Jorge Kruzeta, Jose Antonio Rementeria, Jesús Gutierrez, Jose Luis Gorostegui eta Antxon Narbaizan sartuta eta Zabaleta, San Miguel, Zulaica, Pepe Txikiena, Tomas Zubizarreta, Jesus Mari Agirre, Joxin Agirre eta Fernando Etxeberria lankideen laguntzarekin.
Aldizkariaren 2005eko ale bereziak, "Eibar, herriaren arima (1952-2005)"_Eibar delakoak, (69-bis zenbakiduna) lehen aldiz darama hemendik aurrera aldizkariarena izango den ISSN zenbakia, 1885-5946 zenbakia alegia. Eibar aldizkariak sekula ez du etenik izan, sekula ez da geratu argitaratu gabe.
Eibar: aldaketa sakonak 52 urteko ibilbidean
Duela 50 urte EIBAR potentzia industrial txiki bat zen.
Orbea eta Alfa punta-puntan zeuden, harma fabrikek
ospe handia zuten eta zientoka taller txiki zegoen han
eta hemen. Andrazkoek berriz, etxea eta familia
zaintzen zituzten. Baserrietan ez zegoen asfaltodun
biderik eta honenbestez, baserritarrak astoz etortzen
ziren merkatu plazara. Makina bat asto arrantza
entzuten zen bazterretan.
Berrogeitamar urte geroago, gauzak zeharo aldatu dira
Eibarren. Gure herria industriatik urrundu da eta
zerbitzu sektorera jo du. Orain mezkita musulman bat
ere badaukagu, eskailera mekanikoak daude
Untzagatik Urkira igotzeko eta gazteen artean oso
arruntak dira tatuaiak eta piercingak. Emakumeek lortu
dituzten aurrerapenak ilustratzeko berriz, nahikoa da
bi adibide aipatzea: Nuria Lopez de Gereñu eta Leire
Ereño. Nuria, garraio sailburua da eta Leire,
Gipuzkoako Batzar nagusietako presidentea.
Azken mende erdi honetan gertatu den eboluzioa oso
sakona izan da eta EIBAR aldizkariak ahalegin zintzoa
egin du horren guztiaren berri emateko. Izan ere,
aldizkari hau eibartarren kezka, sentimendu eta
pentsamenduen notario izateko borondatearekin jaio
zen.
Don Pedro Celayak jarri zuen abian aldizkaria.
Berrogeitamarreko hamarkadan, Don Pedro Celaya
gauza batez ohartu zen. Eibar modernizazio prozesu
batean murgilduta zegoela eta honenbestez, eibartarrek
argitalpen bat behar zutela beraien kezkak azaltzeko eta
eztabaidatzeko. Don Pedro apaiza zen, gizon
konprometitua espiritualki, kultura gaietan eta lan
sozialetan. Ez zen egonerako gizona eta Eibarrek
aldizkari bat behar zuela garbi ikusi bezain laster lanari
ekin zion. Hasieran parrokiako boletin gisa plazaratu
zuen bere argitalpena. Hiru urteko esperientzia
editorialaren ondotik, heldutasun puntu batera iritsi
zen. Orduan aldizkari formatoa eman zion argitalpenari
eta berrogeitabi urtez zuzendu eta plazaratu zuen.
Erreleboa Jose Mari Kruzetak hartuko zion. Hau ere,
bisio handiko gizona eta lanerako prestua. Jose Marik
eutsi egin zion aldizkariaren sorrerako espirituari eta
formatoari. Baina aldi berean, lau ildo editorial nagusi
finkatu zituen. Hain zuzen ere, gaur egungo
erredakzioak jarraitzen dituen lau lan ardatzak:
- Revista Eibar, topaketa eta adierazpen foroa da
bai herrian bizi direnendako, bai munduko edozein
bazterretan sakabanatuta dauden eibartarrendako.
- Aldizkariak, ahalegin berezia egiten du gure
memoria historikoa berreskuratu eta zaintzeko, hala
egiteak nondik gatozen erakutsi eta gure
arbasoengandik jaso dugun kultura gehiago ezagutzen
lagunduko digulako.
- Revista Eibar, aktualitateko gai nagusiez
arduratzen da, mundu globalizatu honetan, gai horiek
gure eguneroko bizitzetan eragin zuzena dutelako, eta
norantz goazen hobeto ikusten lagunduko digutelako.
- Hau guztia, humanismo kristinauaren balore
etikoetan oinarrituta eta zor zaien begirunea erakutsiz
gure herritar guzti-guztiei, inor berezi gabe bere jatorri,
arraza, erlijio, sexu edota gizarte-klaseagatik.
Jaun-andreok, EIBARko herriak oso aldaketa sakona
izan du azken berrogeitamar urteotan. Baina eboluzioak
eboluzio, zorionez, gauza batzuk lehengoan jarraitzen
dute aldaketa barik. Beraz, labur-labur bada ere ez ditut
aipatu barik utzi nahi eibartarrek urrea bezala gorde
dituzten balore batzuk. Esaterako, Eibarko izaera
zabala eta irekia, herri honen lanerako gogoa eta
berrikuntzarako gaitasuna, eibartarren izaera
aurrerakoia eta aurrerazalea, eibartarren bizi-poza.
Gure aldizkari hau ez litzateke makala, balore horiek
guztiak era zintzo, entretenitu eta interesgarri batean
kontatzeko gai bagina. Hauxe da etorkizunari begira
daukagun apustua. Ez da erronka makala.
Margarita Olañeta

|
 |