Eibar kultura ondarea historia  > Ego Ibarra Batzordea  > Antolatutako erakusketak  > Juan Antonio Mogel 1745-1804


























Juan Antonio Mogel 1745-1804
   

(692 Kb) (Klikatu bideoa ikusteko)

"Juan Antonio Mogel 1745-1804", Eibarko Udaletxeko Areto Nagusia, 1995eko abenduaren 6tik 21era

1995eko udazkenean bete ziren Juan Antonio Mogel idazlea jaio zeneko lehenengo 250 urteak. Idazle eibartarra gogora ekartzeko une egokia zela-eta, Ego Ibarra Batzordeak, Eibarko Ikastolako Guraso Elkartearen, ....eta kitto! Euskera Elkartearen eta Markina-Xemeingo udalaren laguntzaz, hainbat ekitaldi antolatu zituen pare bat hilean zehar. Hasteko, hitzaldi sorta bat antolatu zen azaroaren 13 eta 16 bitartean. Juan San Martin, Aita Villasante, Xabier Altzibar eta Adolfo Arejita izan ziren hizlari, eta Mogelen lana eta bizitza izan zituzten mintzagai.

Hitzaldi horien osagarri, hilaren 17an Imanol Laspiur eibartarrak idatzitako "J. A. Mogel Ikastolaren historia txikia" liburua ere aurkeztu zen. Liburuak, Eibarko ikastolaren sorrera eta lehenengo urteak dakartza gogora. Gainera, Juan Antonio Mogel izena daraman ikastolaren aurreneko ikasle eta gurasoei homenaldia egin zitzaien.

Ekitaldi guztien ardatza Mogelen bizitza eta lanari buruzko erakusketa monografikoa izan zen. Durangoko euskal liburu azokaren programaren barruan sartu zen, eta idazlearen hainbat eskuizkribu egon ziren erakusgai, euren artean Mogelen familiak lagatako "Peru Abarka" liburuaren kopia bat. Erakusketan Felipe Loiolaren argazkiak ere izan ziren ikusgai, eta Juan Antonio Mogelen garaia gogora ekartzeko txoko bat egokitu zen, tresna eta altzari zaharrekin. Makinatxo bat izan ziren eskuizkribuak utzi zituzten erakunde eta lagunak, eta horrela, sekula Mogelen inguruan antolatu izan den erakusketarik osoena antolatu ahal izan zen.



Edukien gaineko eskubideak
Castellano Euskaraz