Eibar kultura ondarea historia  > Ego Ibarra Batzordea  > Antolatutako erakusketak  > Castrillo Ortuoste Fondoa


























Castrillo Ortuoste Fondoa
   

(0kb) (Klikatu bideoa ikusteko)

2002ko abenduaren 20tik, 2003ko urtarrilaren 19ra. Astelehenetik igandera 18:30etatik 20:30etara.

Castrillo Ortuosteren Fondotik aukeratutako 250 argazkitan oinarrituta dago eta argazkilaritza industriala, erreportai soziala eta galeria argazkiak barne hartzen ditu. Castrillo Ortuoste familiak erabilitako materiala ere ikusgai egongo da: XX. mende hasierako kamarak, fokoak, estudio fondoak, anpliagailuak eta laborategiko ekipoa.

Erakusketa lau esparrutan banatzen da:

1.- ARGAZKI-GALERIA Erakusketa Aretoko kupulan, erdialdean duen argizulo bat aprobetxatuz, Argazkilaritza Estudio bat islatuko da, Castrillo Ortuostek emandako fondo, kamara, foko eta bestelako osagarriekin. Hauen artean, mende hasierako Fiamma argazki kamera nabarmenduko da; honekin, 18x24 cm arteko negatiboak egiten ziren. Estudioaren osagarri, erretratu bilduma bat ere aurkitu ahal izango da, hiru argazkilari-belaunaldik XIX. mendearen bukaeratik XX.mendeko 70. hamarkadara arte egindako argazkiekin.

2.- ARGAZKI-LABORATORIOA Argi gorria izango duen gela ilun batean, anpliagailuak, beraien tentsio erregulatzailearekin, ertzak-mozteko egurrezko tresnak, azpil, argazki-paper eta argazkiak errebelatzeko argazkilari profesional hauek erabilitako hainbat osagarri erakusgai egongo dira.

3.- ERREPORTAI SOZIALA ETA INDUSTRIA ARGAZKIAK Ortuoste eta Castrillo argazkilariek erreportaia eta argazkilaritza soziala landu zuten. Argazki Fondoak gerra aurreko gertakari politikoak biltzen ditu, Fermín Calbetónek, Alfonso XIII.ak, Primo de Riverak egindako bisitaldiak eta baita Errepublikaren aldarrikapen historikoa ere. Eibarren argazkilaritzaren aitzindari izan zen Román Ortuostek, kirol esparruan izandako hainbat gertaera ere jaso zituen, 20. hamarkadan Bandrés eta Espinosa tartean zirela Eibarko klub Deportiboko finalistei egindako domina-banaketa barne. 1950. hamarkadan txirrindularitzak garrantzia hartu zuen eta horren lekuko Espainiako ziklokros txapelketa Eibarko kaleetan egin zeneko argazkiak izango ditugu, baita ezkontza eta despedidak ere.

Sasoi desberdinetan tailerretan lanean zeuden emakume eta gizonezkoen argazkiak ikusgai egongo dira, baita katalogo industrialetarako tailerretan egindako produktuei Castrillo Estudioan ateratzen zitzaizkien argazkiak ere. Argazkietan Eibar izan den armagin herria ikusgai izango dugu, baita ondoren eman behar izan diren egokitzapenak ere, josteko makinak, bizikletak eta ziklomotoreak egitetik organu elektronikoak egiteraino.




4.-EIBAR ARGIPEANIKUSENTZUNEZKOA. Feliciano Castrilloren hitzak eta antzinako argazkiak oinarritzat hartuz Castrillo-Ortuostetarren bizitza kontatzen da, eta XX. mendeari gainbegirada egiten zaio argazkien bitartez.

Erakusketaren ardura izan duen Jose Valderrey de Lera, eta Feliciano Castrillo Ortuoste erakusketako sarreran.



Edukien gaineko eskubideak
Castellano Euskaraz