Eibar kultura ondarea historia  > Ego Ibarra Batzordea  > Antolatutako erakusketak  > Antenan gaude


























Antenan gaude
   

2003ko martxoaren 20tik apirilaren 16ra arte, Portalean, irratiaren inguruko erakusketa antolatu du Ego Ibarrak.

Eibarren irratia ipini zen 50. urteurrena gogora ekartzearren; irrati-emisoreen mundua 1953. urtean jaio zenetik hona ezagutarazteko xedez. Irratsaioak bertan zuzenean emango dira, elkarrizketak, hitzaldiak eta beste hainbat ekitaldirekin batera.

Argazkia: Marisol García, José Andrés García, Mertxe Sáiz, 1960 (Radio Juventud)

Aurtengo apirilean 50 urte beteko dira Eibarko lehen Irrati emisorea piztu zenetik. "Cadena Azul" katearen Irrati bat izan zen "EAJ-42 Radio Juventud de Eibar" izenekoa.

Erakusketa honen bidez, Eibartik lan egin duten zenbait emisoren programazioa eta ahotsak gogora ekarri nahi ditugu; antzerti-forma emango diogu batzutan, garai desberdinetako musika eta iragarkiak egongo dira eta "Izar Berriak" kantulehiaketa.


Argazkia: (Juan Gisasola Bilduma)

Lehenengo euskarazko emisioak ere gogoratuko dira, 1959an Arrate Irratia sortu zuen Pedro Gorostidi jaunarekin. 90ko hamarkadaren hasieran emandako azken frekuentziekin, Radio Estudio (hasieran COPErekin elkartuta eta 2002 urtearen hamaieran Radio Eibar Cadena SER bilakatu zena) eta Onda Cero Radio (gaur egun ez dauka emisio lokalik) emititzen hasi ziren.

Badaude beste irrati libreak, esaterako Pottoka Irratia (80ko hamarkadan), gaur Matrallako Irratia (bere programazio osoa euskaraz egina), Formula Hit Gipuzkoa irrati musikala eta Amañako eskolako eta Unibertsitateko Radio Master emisoreak. Badago ere "Asociación de Radioaficionados Ciudad de Eibar" (ARCE).

Gogora ekarri nahi ditugu, Herri Irratia-Radio Popular, Euskadi Irratia eta Radio Euskadi emisoreak, euren egoitzak Eibarren eduki ez arren, berriemailei, egiten dituzten programa bereziei eta kirol-emankizunei esker, hiriarekin loturak mantentzen jarraitu dutelako.

Horrez gain, irrati bilduma ikusgarriak ere osatutzen du erakusketa.



PORTALEA IRRATIA FM 107.9 Mhz.
IRRATSAIOAK

  • Apirila 1, Irratietako Lehiaketak: Nuevas Estrellas, 19,00etatik 20,00etara.
  • Apirila 2, Irratinobelak, 19,00etatik 20,00etara.
  • Apirila 3, Kirol erretransmisioak:foball, pelota, txirrindularitza, eskubaloia, 19,00etatik 20,00etara.
  • Apirila 4, Irratiko publizitatea, 19,00etatik 20,00etara.
  • Apirila 7, Kiroletako informazioa: kirol profesionalak eta amateurrak, 19,00etatik 20,00etara.
  • Apirila 9, Tertulia, 19,00etatik 20,00etara.
  • Apirila 10, Programa berezia: Irratiak 50 urte Eibarren, 19,00etatik 20,00etara.
  • Apirila 11, Laburpena: erakusketako unerik onenen laburpena, 19,00etatik 20,00etara.

Erakusketaretotik zuzenean programa berezi bat:
Astelehenetik ostiralera 18:30etatik 20:30etara.
Aurpegiak jarriko dizkiogu irratiari, lehenagoko eta gaurko lokutorekin elkarrizketak eginez.


2003-03-25. 13:30-14:25. HERRI IRRATIA. Kirolak "La Movida"n, IÑAKI MUJIKArekin
2003-03-26. 19:00-20:00. EUSKADI GAZTEA Demo txiki bat: JOSE INA ETXEBERRIA
2003-03-28. 16:00-19:00. EUSKADI IRRATIA. Magazine "Lauretan Babel" SUSANA MUJIKAren eskutik
2003-04-02. 11:00-13:00. HERRI IRRATIA. Magazine "Muxutruk", KAROLINA S. DE BIKUÑA
2003-04-08. 12:20-14:00. RADIO EIBAR CADENA SER. "Hoy por hoy" JUAN MANUEL CANOarekin
2003-04-14. 12:20-16:00. ONDA CERO RADIO. Portaleatik emango du bere udal-programazioa "Protagonistas Gipuzkoa", "Noticias del deporte", "La Tertulia Deportiva"


Argazkia: Pedro Gorostidi jauna, 1960. Arrate Irratiaren sortzailea. (Arrate Irratia Bilduma)




Hitzaldiak


2003-03-20. 19:30h. Erakusketaren aurkezpena. ODILE KRUZETA (Zuzendaria: Euskadi Irratia) eta JAVIER RODRIGUEZ (Esataria: Radio Eibar Cadena SER)


2003-04-08. 19:30h. Hitzaldia: LUIS DEL VAL (Cadena SER eta Telemadrid) eta RAMON GABILONDO (Zuzendaria: Euskal Herriko Cadena SER)




Edukien gaineko eskubideak
Castellano Euskaraz