| |
 |
|

Sarreria
Eibarko Udal Batzarraren
erabakixa
Ohar orokorra
1) H
2) S/Z
3) TZ/TS
4) LL
5) Ñ
6) TT
7) Bokal arteko "D" eta
"R"
8) Bokal arteko "G"
9) "EZ" partikulia
erabilliz sortzen diran aldaketen
gaiñian
10) BIHAR partikulia
erabilliz sortzen diran
kontrakziñuen gaiñeko argibidiak
11) Aditz nagusixa -N-ez
amaitzen danian sortzen diran zenbaitt
kontrakziñoren tratamentua
12) Aditz amaierako bestelako
kasu batzuk: eztakipa,
etorriopa...
13) Aditzian, bokal artian, "D"
fonemak joko berezixa emoten
desku
14) Berba berezi batzuen
idazkeria: Ere / Eta
15) -z gero = ezkero
16) Erderaz "R" batekin
hasi eta geureganatu dittugun
berbak
17) Deklinabidiaren inguruan jakin biharreko
nagusixak
18) Berba amaiera batzuen idazteko moduaren
gaiñian
* HIATUAK: alaba / alabia
* ERDERATIK HARTUTAKO
BERBAK
* ERDERATIK HARTUTAKO
ADITZAK
* ERDERATIK HARTUTAKO
LANBIDIAK
Sarreria
Urtiak dira, eibarrera bizittu eta berreskuratu nahixan, jende
talde batek lanian diharduala; bide horretatik publikaziño eta
ikastaro batzuk egin dira. Beste alde batetik, hor dago ...eta kitto!
astekarixaren ahalegiña, idazkeriaren arluan zenbaitt atalen
dibulgaziñuan.
Baiña, hórrek biharrok garatu ahala, konturatu gara
eibarrera idazterakuan joera desbardiñak dagozela, eta horrek
kezkia sortu dau, publikaziño barrixak be badatozelako eta
gero eta jende gehixago dagoalako eibarrera erabiltzen.
Hori dala-ta biharrezkua ikusi zan, ahal zan neurrixan,
eibarreraren idazkeran zeresana daken pertsona eta entidadietako
ordezkarixen artian bat etortzeko ahalegiña egin bihar zala.
Esandakua ipar moduan hartuta, Imanol Laspiur, Serafin Basauri,
historiko bi; Juan Andres Argoitia, ...eta kitto!-ko hizkuntz
arduraduna eta Fernando Muniozgurenek, Udal Euskara Batzordeko
ordezkari moduan, eibarreraren idaztarauak lantzeko oiñarrizko
txostena egittiari ekin zetsen.
Txostena egin ondoren, hainbat laguni, hogeta bost bati edo,
bialdu jakuen aztertu eta batzar orokorrian aurkezteko, nahi
aiña ekarpen egiteko eskatuz. Holaxen ba, honakuen ekarpenak
jaso ziran: Koldo Zuazo, Roberto Larreategi, Enrike Izagirre, Udal
Euskaltegia eta Antxon Narbaiza.
Lehelengo batzarrian, hamazortzi lagunek hartu genduan parte,
hórren artian, Ermua, Elgeta eta Bergarako hiru lagun adittu
eta interesatuk. Geruago, beste lagun batzuek be partehartzia eskatu
zeben eta jardun izan dabe hamabosteroko batzarretan. Hona hamen
gehixago edo gitxiago jardundakuak:
Jose Etxeberria (Querido), Antxon Narbaiza, Jesus Mari Gisasola
(Trunboi), Pedro Laka, Roberto Larreategi, Juan Martin Elexpuru
(Bergarakua), Juan Andres Argoitia, Begoña Azpiri, Enrike
Izagirre, Nerea Areta, Imanol Laspiur, Serafin Basauri, Oier
Narbaiza, Fernando Aranbarri (Ermukua), Nerea Beitia, Oier Gorosabel,
Itziar Garitagoitia, Alberto Telleria (Elgetakua), Asier Sarasua eta
Fernando Muniozguren.
Idazkaritza-lana Fernando Muniozguren eta Asier Sarasuak egin
dabe.
Talde-lana amaittu eta gero, Euskaltzaindiako Miren Azkarate
andriak jorratu dau goittik behera gure biharra eta, zuzenketatxo
batzuk egin eta gero, oneritzixa emon detsa txostenari.
Hona hamen, prozesu horren ostian hartutako erabakixak.
Eibarko Udalaren Batzarrak 1997ko urriaren 31n
hartutako erabakixak holan diño:
- "EIBARRERAZ IDAZTEKO OIÑARRIZKO ERIZPIDIAK"
- lanaren emoitzak onargarrixak dirala eta erreferentzia
interesgarrixa izatiaz aparte, aurrerantzian, eibarreraz idazteko
kontutan euki biharreko arauak. Hori dala-ta, Udalak bere egitten
dittu.
- Eskerrik asko, modu batian edo bestian,
- oiñarrizko idaztarauak lantzen jardun dozuen
- guztiori, Eibarko Udalaren izenian
-
- Jabier Zorrakin
- (Euskara Batzordeburua)
Ohar Orokorra
Erreferentzia nagusixak emote aldera, zera esan biharra dago:
hamen emoten diran arauetatik aparte be egon leikezela gauza
aittagarri gehixago. Baiña gure asmoa, kasu nabarmenenak
argi-tzia izan da. Dana dala, bateronbateri dudarik sortzen bajako
berbaren bat idazterakuan, hónek liburuotara jotia dauka:
Toribio Etxebarriaren "Flexiones verbales y lexicon del euskera
dialectal de Eibar" (beti be "h"rik ez dabela aurkittuko kontuan
izanda), eta aditzaren kasuan "Eibarreraren aditza". Deklinabiderako
gerora argitaratzia espero dogun liburua izango da erreferentzia.
Eibarreraz idazteko oiñarrizko
erizpidiak
1) H
Batuan moduan: haundixa, mahaixa, hi, harrua... Baitta "h" horrek
diptongua hausten badau be: mehia, behia, behekua...
2) S/Z
Gaur egunian ahozko hizkuntzan S eta Zren arteko bereizketarik
iñork gitxik egitten badau be, idazteko bihar dan moduan
bereiziko dittugu: sagua, zapua, zopia, zikiña,
sasoia...
3) TZ/TS
Goiko kasuan legez, ahozkuan ez da bereizketarik egitten, dana da
TZ. Halan da be, idatzixan bereizi egingo dittugu: baltza,
mahatsa, etzi, etsipena...
- Oharra: Batuan ez moduan, eibarreraz bakoitza =
bakotxa, gaitza = gatxa, haitza =hatxa...
4) LL
i+l tokatzen danian, "ill" idatziko dogu:
dabillenian, milla, hilletia, maillukia... Berba amaieran be
"ill" idatziko dogu, baiña ez beti: hurrengo berbia
kontsonantez hasten danian "l" idatziko dogu. Bokalez hasten
bada, "ill". Esate baterako: badabill hori / badabil
barriro be, saill horrek / sail barrixa, hill
egin dok / hil dok...
5) Ñ
i+n gertatzen danian, "iñ" idatziko dogu;
kasu guztietan: haiñ, oiñ, makiñia,
gaiñian, baiña, suiña...
Edozelan be, bada salbuespen bat: -iñ horrekin
amaitzen diran berben ondoko hitza kontsonantez hasten bada, berba
amaieran n idatziko dogu: egin dau, hain
txikixa, Baiña: egiñ arren,
haiñ estua...
Oharra: zana, ezpana... lexikalizatuta dagozenez, ez dira
arlo honetako kasuak.
6) TT
i+t gertatzen danian, beti itt idatziko dogu (nahiz
eta ahozko hizkuntza ixa gehixenetan itx, edo antzekua
entzun): dittugu, jittun, baitta, itto, aitta, aittitta,
itturrixa, hakitt, badakitt...
7) Bokal arteko "d" eta "r"
Hórrek kontsonantiok modu bittan erabiltzen dira:
- Lexikuan edo berbetan: "d"-ri emongo detsagu
lehentasuna: moduan, besarkadia, edo...
- Aditz joko edo kongugaziñuetan: "r"-iak eukiko
dau lehentasuna: etorri hari, daukaraz, detsaraz,
ditturaz...
8) Bokal arteko "g"
Berba egitterakuan askotan ez dogu fonema hori erabiltzen.
Baiña idazterakuan berbia dan moduan erabilliko dogu:
eon / egon, uazaba / ugazaba, nausi / nagusi,
zeuan / zeguan...
9) "EZ" partikulia erabilliz sortzen diran
aldaketen gaiñian
|
Kasua
|
Esateko modu jatorra
|
Zelan idatzi bihar dan
|
|
ez + b = ezp-
|
ezpaletor
|
ez baletor
|
|
ez + d = ezt-
|
eztator
|
ez dator
|
|
ez + j = etx-
|
etxakixat
|
ez jakixat
|
|
ez + l = el-
|
eleuke
|
ez leuke
|
|
ez + n = en-
|
enoia
|
ez noia
|
|
ez + z = ez-
|
ezan
|
ez zan
|
Oharra: konturatu bihar dogu, batuaren kasuan gertatzen
bada be eibarreraz ez
ez + g = ezk egiten. Eibarren ez + g = ez g: ez
gara, esan eta idatzi.
10) BIHAR partikulia erabilliz sortzen diran
kontrakziñuen gaiñeko argibidiak
|
Kasua
|
Esateko modu jatorra
|
Zelan idatzi bihar dan
|
|
bihar + d-
|
Bihadogu/ bihaou /biou
|
bihar dogu
|
|
|
Bihadestak / biestak
|
bihar destak
|
|
|
Bihada
|
bihar da
|
|
|
Bihadok / bihaok / biok
|
bihar dok
|
|
bihar + j-
|
Bihajok-n / bihaok-n
|
bihar jok-n
|
|
bihar + ko + d
|
Bihakoestazue / bihakostazue
|
biharko destazue
|
11) Aditz nagusixa -N-ez amaitzen danian
sortzen diran zenbaitt kontrakziñoren tratamentua
|
Kasua
|
Esateko modu jatorra
|
Zelan idatzi bihar dan
|
|
-n + d = Ø
|
esatetsa
|
esaten detsa
|
|
|
emoetsut
|
emon detsut
|
|
-n + e
|
esaeban
|
esan eban
|
|
|
emoeban
|
emon eban
|
|
-n + g = g
|
izategiñan
|
izaten giñan
|
|
-n + go + d
|
emongoeuat / emongeuat
|
emongo deuat
|
|
|
eingou
|
egingo dogu
|
|
|
eruangoestak / eruangostak
|
eruango destak
|
|
-n + j = Ø
|
esateako
|
esaten jako
|
|
|
etortzeaku
|
etortzen jaku
|
|
-n + ko + d
|
etorrikok-n
|
etorriko dok-n
|
|
-n + z = z
|
ikustezan
|
ikusten zan
|
12) Aditz amaierako bestelako kasu batzuk
|
Kasua
|
Esateko modu jatorra
|
Zelan idatzi bihar dan
|
|
-t + b = p-
|
eztakipa
|
ez dakit ba
|
|
-k + b = -p-
|
etorriopa
|
etorri dok ba
|
13) Aditzian, bokal artian, "d" fonemak joko
berezixa emoten desku
Berba egitterakuan galdu egitten da. Baiña jarraixan
"au", "eu", "ei" diptonguak badagoz, ez. Baiña idazteko
oso osorik idatziko doguz.
Esate baterako:
- ikusiok-n / ikusi dok-n
- ikusiozu / ikusi dozu
- ekarriesta / ekarri desta
Baiña, esan eta idatzi, bardin, "d" fonema galdu
barik:
- ekarri deuat
- erosi dau
- segidu deixon
14) Berba berezi batzuen idazkeria
* Ere , be idatziko dogu
* Eta:
|
Esateko modu jatorra
|
Zelan idatzi bihar dan
|
|
aitta ta ama
|
...eta...
|
|
berreun da bat
|
...eta...
|
|
zazpi tta bost (pelotan)
|
...eta...
|
|
zortzi tta larenak
|
...eta...
|
15) -z gero = ezkero
Batuan etorriz gero, hartuz gero... idazten badira
be, eibarreraz etorri ezkero, hartu ezkero... idatziko
dogu.
16) Erderaz "r" batekin hasi eta geureganatu
dittugun berbak
Gatxa da kasu honetan araurik emotia modu desbardiñian
idazten diralako:
ración / raziñua, reconocer / rekonozidu, reja /
erreja, ratón / arratoi, regular / erregular.
Halan da be, esan leike ugarixaguak dirala erderazko "re",
"ra", "erre", "arra" bihurtzen diren kasuak.
17) Deklinabidiaren inguruan jakin biharreko
nagusixak
* NOREN kasua:
Eibarren NOREN kasua, batuakin konparauta, modu berezixan
deklinatzen da, bittarteko -re- barik. Esate baterako, batuko
"andriaren", Eibarren "andrian",
"mendiaren / mendian"... erabiltzen dira. Beraz, NOREN eta
NON kasuak esaldixan kontestuak bereziko dittu.
Halan da be NOREN eta NON kasuak ondo bereiztiarren, bittarteko
"re" hori idatzi egingo dogu: "kalian / kaliaren", "etxian
/ etxiaren", "autoan / autoaren".
* NORE(N)GANA:
"-g-" hizkixaren aztarrenen bat gelditzen danez, idaztia
erabagi dogu. Halan da be, batuan egitten dan moduan, bittarteko
(re)(n) ez dira derrigorrezkuak: amagana/amarengana,
zuegana/zuengana, lagunarengana/lagunagana...
* NORUNTZ/NORUTZ:
Kasu honetan, galdetzailliak berak be "n"a galduta dakanez,
ez idaztia erabagi da: etxerutz, mendirutz...
* ERAKUSLIAK ETA AZENTUA:
Araua: singularra eta plurala desbardindu ahal izateko
erakuslietan, pluralian, azentua sartzia erabaki da era honetan:
"haren (pertsona bat) laguna", "háren (pertsona batzuk)
laguna"...
Oharra: Erakusle pluralak azentuakin idatziko doguz,
singularretik bereiztu ahal izateko, nahiz eta datibuaren kasuan
premiñarik egon ez, singularra desbardiña dalako
(sing.: honi, horri, hari/Plurala: hóneri,
hórreri, háreri)...
* NORENTZAT / NORENDAKO
Nahiz eta, seguru asko, jatorriz bardiñak ez izan,
(-tzat) eta (-dako) deklinaziñuen artian
bereizketarik ez egittia erabaki da. Forma bi badagoz, zergaittik bat
kendu?.
Beraz, umiantzat = umiandako, herrixantzat =
herriarendako...
* -KIN ETA -GAZ:
Aurreko kasuan moduan, seguru asko jatorriz bardiñak izan
ez arren, (-kin) eta (-gaz) deklinaziñuen artian
bereizketarik ez egittia erabaki da.
Beraz, katuakin = katuagaz, lagunekin = lagunegaz...
* ERAKUSLIAK NUN:
Erakuslia hiru modutara erabiltzen da Eibarren. Aberastasun hori
murriztu biharrik ez daguanez, arauak emoteko orduan hórrek
hiru formok dagozela azaldu biharko da eta idazliaren esku laga
erabilleria.
Horko etxeko / Etxe horretako / Hor etxeko
Hortik etxetik / Etxe horretatik / Hor etxetik
Horra etxera / Etxe horretara / Hor etxera
* ERAKUSLIAREN ERREPIKAPENA:
Eibarren oso normala da erakuslia birrittan esatia (Hau
txakur hau). Oso forma jatorra da eta gero eta gitxiago
erabiltzen danez, babestu eta zabaldu biharrekua. Baiña
idazterakuan bigarren erakuslia berbiari lotuta eta "h" barik
idatziko dogu. Era honetan: hau txakurrau, hori etxiori,
hárek mutillak, hórrek mutillok...
18) Berba amaiera batzuen idazteko moduaren
gaiñian
* HIATUAK
-a + a = ia: alaba / alabia, gauza / gauzia, andra /
andria...
- Baiña esan eta idatzi bardiñ: ama, amama,
aitta, aittitta...
- e + a = ia: seme / semia, urre / urria...
- e + e = ie: senide / senidien, alkate / alkatien...
- e + o = io: emakumeon / emakumion, abadeok /
abadiok...
- i + a = ixa: mendi / mendixa, ogi / ogixa...
- i + e = ixe: animalietan / animalixetan, belarrietan /
belarrixetan...
- i + o = ixo: behi / behixok, herri / herrixok...
- o + a = ua: guraso / gurasua, joko / jokua...
- o + o = uo: neskatook / neskatuok, harrook /
harruok...
* ERDERATIK HARTUTAKO BERBAK
- eo + a = eua: video / bideua, mausoleo / mausoleua...
- ia (diptongoa) + a = ia: farmacia / farmazia, industria /
industria...
- ia (hiatua) + a = ixa: ortografía / ortografixia,
armería / armerixia...
- ión = -iño: estación /
estaziño, ración / raziño...
- ón = oi: melón / meloi, camión /
kamioi...
* ERDERATIK HARTUTAKO ADITZAK
-ar = -au: cantar / kantau, escalar / eskalau...
-er = -idu: atender / atendidu, mover /
mobidu-mogidu...
-ir = -idu: fundir / fundidu, sentir / sentidu, seguir /
segidu...
* ERDERATIK HARTUTAKO LANBIDIAK
-ero +a = -erua: bombero / bonberua, armero /
armerua...
-or = -ore: pintor / pinttore, escultor / eskultore...
-or + a = -ria: pintor / pinttoria, escultor /
eskultoria...
-rio = -rixo: botikarixo-xua, secretarixo-xua
-ria = -rixa: botikarixa-xia, sekretarixa-xia
-co = -ko: mediko-kua, optiko-kua
-ca = -ka: medika-kia, optika-kia
|
 |