Eibar kultura ondarea historia  > Albisteak  > Paulino Larrañaga: Arte Ederretako Bihargiña liburu-katalogoaren aurkezpena












Paulino Larrañaga: Arte Ederretako Bihargiña liburu-katalogoaren aurkezpena

paulino_t.jpg

 

Paulino Larrañaga: Arte Ederretako Bihargiña liburu-katalogoa apirilaren 16an aurkeztuko da arratseko 7etan. Liburu hori, 2007ko urrian, Portalean, Asun Gamarraren zuzendaritzapean, Paulino Larrañagaren obra gehiena bilduta egin zen erakusketaren katalogoa da.


Paulino Larrañagaren liburu-katalogoa 2007. urtean Portalean egin zen erakusketan oinarritu da. Erakusketa hartan, Asun Gamarrak –Paulinoren ikaslea- egindako biltze-lanari esker 150 lan izan ziren ikusgai.


Horixe da liburuan duguna, egileak gehien maite izan dituen gaiak sailkatuta (Arrantzaleak, Langileak, Pilota, Erlijioa eta Musika) eta landu dituen teknika guztiak islatuta: marrazkiak, grabatuak, oleoak eta egurrean nahiz brontzean egindako eskulturak. 1000 ale kaleratuko dira, 96 orrialde eta 175 argazki dituen liburuan.

Alkatearen atarikoaren ostean, Asun Gamarra Fernándezen hitzaurrea eta Juan Serrano Eibarko Artisten Elkartearen presidentearen aurkezpena. Argazkiak Jose Valderreyrenak dira eta itzulpenak Jose Luis Gorostegirenak.

Liburua 10 euroan salduko da.



"Peru Abarka" libururako egindako marrazkietako bat.


Umandiren gramatikaren azala.


"Pernando Plaentxiatarra" liburuaren azala


Eibarko Sustraiak


<< Itzuli albistegira

Edukien gaineko eskubideak
Castellano Euskaraz