Eibar kultura ondarea historia  > Albisteak












Albisteak


Jaso albisteak zure feed irakurgailuan RSS/RDF XML

Harpidetu boletinera
 

idiak.jpg Eibarren, maiatzaren 12tik maiatzaren 18rakoa
2008-05-09

Maiatzaren 12tik 18ra bitartean Eibarren hainbat ikuskizun izango da: San Isidro, Dia Das Letras Galegas, Abontzako jaiak, hitzaldiak, musika, pelikulak, sukaldaritza...

Osorik irakurri
brau.jpg Gabriel Brau: Argazkilaritza ikastaro arrakastatsua
2008-05-09

Ehundik gora dira Gabriel Brau argazkilari ezagunak "Zuri eta beltzezko tratamendua artxibo digitalean" ikastaroan izango dituen ikasleak. Maiatzaren 9an, ostirala, aurkezpena izango da Portalean, iluntzeko 7,30etan. Maiatzaren 10ean eta 11n ikastaroa, leku berean.

Osorik irakurri
CARTEL2008.jpg Eibarren, maiatzaren 5etik maiatzaren 11rakoa
2008-04-30

Maiatzaren 5etik 11ra bitartean Eibarren hainbat ikuskizun izango da: Debabarreneko eskolarteko antzerkia, pelikulak, musika, argazki-ikastaroak, sukalde-ikastaroak, zezenak, hitzaldiak...

Osorik irakurri
tierra.jpg Ekitaldiak eta jaiak: apirilak 28-maiatzak 4.
2008-04-28

Apirilaren 28tik maiatzaren 4ra bitartean zinea, “Tierra” pelikula “Argazkilaritza Maiatzean” ekitaldiak, Orto-Da Theatre antzerkia,hitzaldiak, Pertsona Nagusien Hamabostaldiko ekitaldiak eta Santa Kurutzeko jaiak ditugu Eibarren.

Osorik irakurri
trikitron.jpg Maiatza: ekitaldiz eta ospakizunez betea.
2008-04-25

Aurtengo maiatzak sekula baino ekitaldi eta ospakizun gehiago dakarzkigu: Argazkilaritza Maiatzean, Eskolarteko antzerkia, hitzaldiak, Pertsona Nagusien Hamabostaldia, Santa Kurutzeko jaiak, San Isidro jaiak, Euskal Jaia (maiatzaren 23tik ekainaren 1era), Dia Das Letras, liburu-aurkezpenak, Abontzako jaiak, Urkiko jaiak, zezenketa...

Osorik irakurri
paulino_t.jpg Paulino Larrañaga: Arte Ederretako Bihargiña liburu-katalogoaren aurkezpena
2008-04-10

Paulino Larrañaga: Arte Ederretako Bihargiña liburu-katalogoa apirilaren 16an aurkeztuko da arratseko 7etan. Liburu hori, 2007ko urrian, Portalean, Asun Gamarraren zuzendaritzapean, Paulino Larrañagaren obra gehiena bilduta egin zen erakusketaren katalogoa da.

Osorik irakurri
sdeibar-t.jpg Aurkezpena: "S.D. Eibar: el documental"
2008-04-01

Eibarko Futbol Taldeari buruzko dokumentala Coliseoan aurkeztuko da apirilaren 4an, ostirala eta apirilaren 6an, igandea. 4ko sarrera guztiak agortuta daude; 6koak ostera ez. Jorge Llamak zuzendu du eta 88 minutuko iraupena du.

Osorik irakurri
traviata-t.JPG Bizeten "Carmen" operaren ordez Verdiren LA TRAVIATA Coliseoan
2008-04-01

Apirilaren 11rako etortzekotan zegoen "Carmen" operaren ordez LA TRAVIATA etorriko da Eibarrera; bi egunerako etorri ere, apirilaren 10erako eta 11rako (20:30). "Compañía Nueva Lirica"ren eskutik dator obra famatu hori eta Helena Gallardo sopranoa eta Andoni Barañano tenorea izango ditu kantari.

Osorik irakurri
2007_BIBLIO_jvalderrey.jpg 2008ko apirila Eibarren: ekitaldiak
2008-03-31

Denetik dakarkigu apirilak: liburutegiaren irekiera-ekitaldia, Carmen opera (apirilak 11), zinea, Eibar Futbol Taldearen dokumentala (apirilak 4), Paulino Larrañagaren liburua (apirilak 16), hitzaldiak, ikastaroak, Pertsona Nagusien Hamabostaldia, Valenciaga memoriala...

Osorik irakurri
eibar82.jpg Eibar Aldizkaria: martxoa
2008-03-13

Martxoko aleak Jose Kareagaren marrazkia dakar azalean. Barruan, artikulu interesgarri askoak, gai asko jorratzen dituztenak.

Osorik irakurri


Edukien gaineko eskubideak
Castellano Euskaraz